Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1992-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1992-03-19 Igorre Jaialdia
Gai-emailea
Zuloaga, Unai
Bertsolaris / Autores
Lopategi, Jon
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Azken aldi honetan gure Herrian nahiko iskanbila eta arazo izan da: Detentzioak, manifestazioak, deklarazioak, e.a. Detentzioak aipatuta, bertsolari familiari ere egoera hau jasatea tokatu zaio. Gogora dezagun Txisplas atxilotuta aurkitzen dela. Nire galdera da: Zer esan behar diozu Txisplasi?

Descripción

Melodia
Dama askoren engainagarri
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1992-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskera eta Euskadirentzat
zure barreneko gula,
ikasi zendun gazte denboran
makinatxu bat fabula,
presondegira erortzekoa
zure ideal mardula,
jakin egizu Txisplas maitea
bihotzean zaitugula.

Emon zenduen ejenplu ta
maitatu bertsolaritza,
abertzaleen dotrinarekin
azaldu zan zure hitza,
hobetu nahian Euskal Herrian
euskaldunaren bizitza,
Herri honek ezin legike ahaztu
gudari baten ekintza.

Garbiak ziren zure ametsak,
gardena zure konduta,
zeunkan guztia emon zenduen
bizitza arriskatuta,
orain hor zagoz, gudari maite,
bizirik lurperatuta,
zeure omenez kantatu nahi dot
Gora Euskadi askatuta.