Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1992-06-07 Zerain Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1992-06-07 Zerain Jaialdia
Gai-emailea
Etxaluze, Joxe Mari
Olea, Inozentzio
Bertsolaris / Autores
Azpillaga, Jon
Lopategi, Jon
Ejercicio
Binaka eskertzea
Tema propuesto
Omenduek sariak jaso ondoren honela eskertu zituzten.

Descripción

Melodia
Hirurogeita beatzi urte
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1992-06-07 Zerain Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Jon Lopategi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azpillaga:
Lehenengo aldiz etorri eta
puska genuzen kateak,
gero igarri gabe abailan
pasa zaizkigu urteak,
ustegabeko zeremoniak
gaur orain hemen beteak,
eskerrik asko Zeraini eta
entzule maite-maiteak.
J.Lopategi:
Neuk ere eskerrak Zeraingo herri
komisio ta alkate,
Listor-Mendiko lagunarte ta
herriko kultur elkarte,
berdin dantzari ta bertsolari
borondate hontan parte,
eskerrik asko goierritarrak
bihotz zabalak zerate.
Azpillaga:
Diktaduraren garaia zan da
kontatu behar egiak,
hogeitamar bat urte badira
geunden sendo ta guriak,
hankak moteldu zaizkigu baina
burutik gaude argiak,
oraindik beste saio mordo bat
egin behar degu biak.
J.Lopategi:
Mundura jaio eta segidan
gerrak zapaldu ginuzen,
zenbait senide frentean hilak
Azpillagak aita hain zuzen,
droga hoiekin sortzen zen gure
sentimentua hain ozen,
gudari zaharren odola eta
berrien arnasa baizen.
Azpillaga:
Eta Zerainek lehen bezelaxe
goiari hor dio eutsi,
merezi dana kontatu gabe
ezin nezaioke utzi,
Euskotar eta bertsozalea
garbi dezu erakutsi,
herri jatorrak mordoa dago,
Zerain ainakoak gutxi.
J.Lopategi:
Jai dotorea jarri dezute
umore eta armoni,
gu bezelako agureentzat
holakoxea komeni,
sekula santa ez gara ahaztuko
ez Azpillaga ta ez ni,
egun haundi ta ohoretsu bat
zor diogula Zeraini.