Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1992-04-01 Antzuola Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1992-04-01 Antzuola Jaialdia
Gai-emailea
Kortabarria, Jesus "Kaxeta"
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Xabier "Euzkitze"
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Ospatu berria den Gipuzkoako Txapelketako hiru faboritoak hemen dauzkagu. Eta txapela...?

Descripción

Melodia
Arratsalde on lehendabizitik
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1992-04-01 Antzuola Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Xabier "Euzkitze"

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Hirukotea ustez ez ginan
eskasa edo txepela,
baina nahi gendun helbururikan
ez genduan lortu bela,
hanka sartze bat egin genduan
ta ospa joan zen txapela,
une txarrean failatu gendun
mikrofonuak* bezela. (BIS)
* Egañak kantatzen hasteko unean mikrofonoak failatu egin zuen.
Euzkitze:
Lehia berria izanagatik
helburuak betikoak,
ta orain batzuk hementxe gaude
malko loditan itoak,
gu omen ginen entzule askok
zeuzkaten faboritoak,
baina adarra txukun jo digu
Anoetako ijitoak**. (BIS)
** Alegia, Peñagarikanok.
S.Lizaso:
Txapelketako faboritoak
hirurok ginaden aurrez,
bikote honek eskatu zidan
erakuts zaiguk mesedez,
plana aurretik dotorea zan
baina emaitzak aldrebes,
nik nekiena ahaztu zitzaidan
eta hauek ikasi ez. (BIS)
Egaña:
Anjel Maritaz esan didate
herrian eta auzuan,
berriro ia erori zala
ultzera baten lazuan,
gainera ez du exitorikan
emakumeen kasuan,
hondoa jota zegon lagunak
kupira merezi zuan. (BIS)
Euzkitze:
Sorpresa haundiak izaten dira
lehiaketaren munduan,
jakin dezute guk nola beraz
errukia izan genduan,
badakizute Jon Sarasuak
zer azio egin zuan,
hark nabarmenki egin zun tongo,
guk berriz disimuluan. (BIS)
S:Lizaso:
Xabier honek bere okerra
nahizta esan dun suabe,
egia garbi aitortu balu
guziontzako mesede,
barrendik hasi ta goi mailara
kolpera joan zerade,
txapeldunikan ez leike izan
Antzuolan pasa gabe. (BIS)
Egaña:
Aizak, Lizaso, era horretan
Antzuolan zertan jardun,
hire bertsoak heldugarririk
ba ote zeukean inun?
Nik Antzuolan parrandan pasa
dizkit hainbat gau ta egun,
ni Antzuolan pasa egiten nauk
ta halare ez nauk txapeldun. (BIS)
Euzkitze:
Zuek zerate zarauztarraren
frakasoaren lekuko,
Lizaso zaharrak berriz baditu
hainbat tranpa eta truko,
nik orain arte zinema honi
sarri egin nion uko,
orain hemendik pasa naiz eta
berriz ez det barkatuko! (BIS)
S.Lizaso:
Hemendik pasaz asenta leike
zuk dezun buru arina,
ta Egañari eman beharko
orain erantzun jakina,
berak esan du hemen degula
hainbat parranda egina,
barkatu baina goizaldea ta
goiza ez baita berdina. (BIS)
Egaña:
Normala degu hori entzunaz
askok txaloka hartzia,
oraingoz nahiko txuxen joan da
Sebastianen irrintzia,
aldaketa bat egin dezagun,
badu bere garrantzia,
txapelketak'e goizeko partez,
goizalderako jartzia. (BIS)
Euzkitze:
Tranpa berriak asmatzeko ere
tipo trebea da bera,
baina hemengo pasadizoa
ez al da bere kaltera?
Antzuolatik orain artian
gauz onik ez du atera,
zerebroa ere okertu zuan
txorkatilakin batera. (BIS)
S.Lizaso:
Egaña degu Antzuolako
gautxori denen ezagun,
honek bentaja hartu nahi luke
disimulatzen ez jardun,
aukera ere, bere aukera,
berak esan du noiz ta nun,
Azkarateren ogitegian
Egaña degu txapeldun. (BIS)