Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1992-07-13 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Mikel Mendizabal
Bertsoa entzun |
1992-07-13 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Mikel Mendizabal
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M.Lujanbio:
Alfredo Jaime alkateakin
ni oso haserre nago,
"Riau! Riau!"a ere suspenditu zun
gero ta kontu gehiago,
eta dionez "Txupinazoa"
hurrengo urtean akabo,
"Txupinazorik" ez badaukagu
San Ferminikan ez dago. (BIS)
Mendizabal:
Festa haseran saltsa ugari
ikusten dira nabarmen,
erabakia hartu dedala
egin nahi nuke aitormen,
aurten "Riau! Riau!! izan da eta
gero ze izango den hemen,
jende guztia "Txupinatzen" da
"Txupinazoa" baino lehen. (BIS)
M.Lujanbio:
Denok dakigu San Fermin festak
nola juerga zale dian,
ta alkatea "Txupinazoa"
suspenditzeko bidian,
"Txupinazoa" nik emango'iat
ipurdi erdi erdian,
ta etxafeua baino gorago
aterako haiz aidian. (BIS)
Mendizabal:
Era hortako amenazurik
ez zaidazula gaur tira,
festa hasera pake giroan
ekitea komeni da,
arrautza ustelak bota'izkidate
aurtengoan aurpegira,
"Txupinazorik" ez da izango
horretarako badira. (BIS)
M.Lujanbio:
Arrautz ustelak jaso zituen
eta ez zabiltza oker,
"Riau! Riau!" hori suspendituta
aurten utzi baidu bazter,
hurrengo urtean "Entzierroa" ta
"Txupinazoa"'re laister,
horrela hauxe ez da izango
ez San Fermin ta ez ezer. (BIS)
Mendizabal:
Mozkorkeria ugaritzen da
ta nabarmendu kalean,
ni hasia naiz alproja hoiek
pixkat zuzendu zalean,
San Fermin festak egingo dira
jatortasun apalean,
festak benetan festak behar dira
jarrera naturalean. (BIS)