Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1992-06-13 Errezil Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Martin Rezabal "Olaso", Joxe Angel Salegi "Lizarreta"
Bertsoa entzun |
1992-06-13 Errezil Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Martin Rezabal "Olaso", Joxe Angel Salegi "Lizarreta"
Nombre de la estrofa:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Olaso:
Eskua sartu ta ordu erdi bat
tripak atera beharrik,
ta nik txekorra erasten diot
ikutuakin bakarrik.
Lizarreta:
Egia esan txekorrarena
da akatsikan haundina,
bizio bat du bakarra eta
bera zerbitu ezina.
Loidisaletxe II:
Esan behar det dagoen eran
hemen arrazoi zuzena,
arrautzarikan gabekoa da
atzean dagoen zezena.
Olaso:
Albaiteroan estudioa
ez al da nahiko astuna?
Idia izan izandu bada
bera arrautzik ez duna.
Lizarreta:
Albaiteroak zerbait sartu dit
neri beso edo zango,
deskuidon baten ez zera, ba, zu
errezildarra izango?
Loidisaletxe II:
Zezenarekin egina ditu
aspaldin hainbeste saio,
halare honi nere besoa
gehiago gustatu zaio.
Olaso:
Errezildarra ez dakit baina
gutxienez andaluza,
horregatikan gure behi zahar hau
berriz'e laster da susa.
Lizarreta:
Behi zaharrai orain ahaztu zaizko
umorea ta irria,
neure bizioz gozatu ezin
ez al da penagarria?
Lodisaletxe II:
Halako zezen kaxkar batekin
raza onikan eztago,
horregatikan bazter batean
alper-alperrik hor dago.
Olaso:
Nik usaitikan antz emate'iot
behia dagoen klasean,
albaiteroak ez dio ematen
eskua sartu ezean.
Lizarreta:
Zezena oso hanka motxa da
horretan nahiko arazu,
neregan ondo iritsitzeko
txikiegia zera zu.
Lodisaletxe II:
Zezen kaxkar hau bere lanean
nahiz eta jardun indartsu,
benga ta benga saiatu arren
behia erteten zan antzu.
Olaso:
Urte osoa badamakigu
guk elkarrekin lanean,
zu buruz behera ipini zaite
etxepeko malkarrean.
Lizarreta:
Behi zaharra dago gaur oso triste
hori da gauza zuzena,
hauek biak'e antzeko dira
albaitero ta zezena.
Loidisaletxe II:
Nagusiari eman nahi diot
arrazoi bat nabarmena,
behi ta zezena mataderira
botata dezu onena.
Olaso:
Lastur aldean raza koxkorra
hori ezin leike uko,
bere hazia jartzen badie
ez ditu mejoratuko.
Lizarreta:
Ni zezen honen alboan nago
hemen neuretzat kaltian,
hobeto nago Lastur zuluan
hango betizu tartian.
Loidisaletxe II:
Hauek biakin gauza onikan
ateratzerik ez danez,
hemendik hanka egin behar det
akulka bana emanez.