Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1992-05-29 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1992-05-29 Azpeitia Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Agirre, Joxe
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Lehengo batean Agirrek, Sebastian zaldi gainean bere etxe parean ikusi omen zuen, Orandan gora pasatzen...

Descripción

Melodia
Orain hasi bihagu
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1992-05-29 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Agirre:
Holako zirkorikan
inoiz egundaino,
ez nuan nik ikusi
behin'e oraindaino,
gainean ibiltzeko
hoinbeste enpeino,
azpikua finago
gainekua baino.
S.Lizaso:
Joxe, neri begira
harrituta zaude,
maleziak baidauka
hainbeste mesede,
kostata baina egin naiz
zaldiaren jabe,
Xoxotera nijua
ta nekatu gabe.
J.Agirre:
Holaxe segitzeko
dezu esperantza,
beiratuta ez nion hartu
jinetean antza,
zaldi gaixuak bazun
izardi ta patza,
harek eraman zuen
kargamentu latza!
S.Lizaso:
Nekatzen ez dan batek
beti umorea,
bidaia egin nahi nun
eta dotorea,
zuk diozu zaldiak
eman du berea,
beraz nekatu bada
nun da tratorea?
J.Agirre:
Tratorea balego
zaldiantzat ditxa,
ez zuan aterako
horrenbeste pitza,
hau berau bai zaldia
ematen det hitza,
pasta bat jarri eta
makala ez balitza.
S.Lizaso:
Zaldi gainean banaiz
harro edo lainez,
ta Joxe zu begira
sinistu ezinez,
ta zaldiak jo badu,
aitortzen det zinez,
gosaia emaidazu,
segiko det oinez.
J.Agirre:
Oinez joateko zuk
daukazu kupira,
hobe dezu egitea
laister erretira,
sasiak astinduaz
eon nintzan begira,
hau pasa zan tokian
behiak pasako'ira.
S.Lizaso:
Zer histori pasa dan
Joxek du azaldu,
kale umeak ez du
esperantzik galdu,
lehenez gainera honi
gaur lanak ugaldu,
zuk sasiak astindu,
nik berriz zapaldu.