Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1992-07-11 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1992-07-11 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Peñagarikano:
Zelebre gabiltzala
zeinek ez antzeman,
saunara etortzea
orain dago modan,
irrifarrari eusten
badaukat nahiko lan,
esan beharrik ez dago
nori eiten diodan. (BIS)
Murua:
Sartu naiz barruraino
ez bihotz hain eriz,
ta bi giza pare hau
ikusiz aurpegiz,
parrez leher hasi naiz
ta zergatik berriz:
Hemen dago Obelix,
hor dago Asterix. (BIS)
S.Lizaso:
Sauna batean gaude
zertan egin uko,
geu gera testigoak,
geu gera lekuko,
izarditan busti naiz
ni sartu orduko,
Peña alperrik hator,
ez haiz argalduko. (BIS)
Peñagarikano:
Lizaso larru hutsik
hau ez da normala,
pentsa instrumentoak
haundiak dauzkala,
ta sinestu jendeak
esaten duala:
San Martin elizako
kanpaiak dirala. (BIS)
Murua:
Parregurea eman dit
Peñaren mokoak,
parregure gehiago
haundian tipoak,
honek* dauzka azeituna
beltxan modukoak,
honen** baloiak dira
reglamentukoak. (BIS)
* Peñagarikano seinalatuz.
** S.Lizaso seinalatuz.
S.Lizaso:
Hauen ondoan ez naiz
kezkati izua,
erdi galduan dabil
erdiko gaisua,
kanpaiak emango dik
bere abisua,
ta hiri gustatzea
ez dek prezisua. (BIS)
Peñagarikano:
Lizasok izerdia
botatzea errez,
ta Murua isilik
egon ai mesedez,
honek zer dun esaten
nik ez daukat nekez,
goian ile kixkurra,
behean baterez. (BIS)
Murua:
Honek esandakoaz
ez zaitezte fio,
argal dago, ez dauka
ez gatz, ez olio.
"Behean ilea falta"
hala irten zaio,
honi ile ta besteak
faltatzen zaizkio. (BIS)
S.Lizaso:
Sarrerarekin ezin
horri galerazi,
baina zerbait nahi diot
nik adierazi,
nora begiratzen duen
baidegu ikusi,
begiratu zak baina
kolpeka ez hasi. (BIS)
Peñagarikano:
Lizasok bai dauzkala
zintzarri haundiak,
horiek dira meloiak!
Ta hoiek sandiak!
Zer hirukotea den
nik esango diat:
Hemen Capitan Trueno,
Crispin ta Goliat. (BIS)
Murua:
Bateko tebeoa,
ipuin ta txistea,
aspirina kolorez
hau dago tristea,
parregarriena da
Lizaso ikustea,
goian Montecristo bat
ta behean bestea. (BIS)
S.Lizaso:
Haundia egin dezu
hori esatea,
baina ez da komeni
sua ematea,
luzaro irautea
geuretzat kaltea,
ia ito naiz eta
zabaldu atea. (BIS)