Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1992-06-28 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Joxe Lizaso
Bertsoa entzun |
1992-06-28 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Joxe Lizaso
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.Lizaso:
Andreak bialdu nau
kalera benetan,
zikina bazeguan
eskina danetan,
"poltsa hau bota zazu
kankarro horretan",
baina deskuidatu naiz
argi gorrietan.
Lazkao-Txiki:
Ez didazu ematen
zeuk uste hainbat poz,
nunbait argi gorriak
beti ditu gogoz,
kalera juan zerade
basura utzi asmoz,
hainbat ordu pasata
basurakin zatoz.
J.Lizaso:
Andretxo ez zaitela
errietan hasi,
senarrak ez dizu egin
horrenbeste grazi,
orain esango dizut
hartu pazientzi:
Bi kopa hartu eta
iztarrak ikusi.
Lazkao-Txiki:
Hau al zan ordu eta
gizonan tamaina?
Kalera jeitsi zinan
hain apain-apaina,
iztarrak igurtzitzen
ibili alajaina,
etxean'e bazendun
zuretzako aina.
J.Lizaso:
Xelebreak dirade
andre inbiriak,
ni engainatu naute
hor argi gorriak,
orain haseko'izkizut
gose- egarriak,
gaur ikasi baiditut
numero berriak.
Lazkao-Txiki:
Numeroak asmatzen
zuk ez dezu errez,
ekarri dezun usaiz,
daukazun mozkorrez,
zu argi gorrietan
ibili indarrez,
kanpoan langile ta
etxean ezer ez.
J.Lizaso:
Andrea ez dakit nola
haserratu zeran,
nahigaberik ez bota
nere bihotzera,
denbora badaukagu
hemendik goizera,
konformatuko zaitut
portatzen bazera.
Lazkao-Txiki:
Motiboz jarri naiz ni
kopeta beztuta,
ongi zerbitzerikan
merezi ez du-ta,
andrea nun utzi dun
hor dago ahaztuta,
umil asko etorri da
bi poltsak hustuta.
J.Lizaso:
Berriro ere nago
hitzegin beharra,
alperrikakoa da
daukazun negarra,
horrelakotxea da
nere andre xaharra,
polit xamarra baina
zelosa xamarra.
Lazkao-Txiki:
Gaur ez dezu merezi
muxu ematia,
okertua dalako
zure izatia,
halare oraindik zaitut
bihotzez maitia,
hurrengoan goizago
etorri zaitia.
J.Lizaso:
Badakizu gauetan
naizela artista,
gaur berri bat nik
nahi nuan konkista,
zuri emango dizut
maitasunan lista,
gaurkoa barkaidazu
portatuko naiz-ta.