Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1992-08-29 Olaberria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Munduate, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1992-08-29 Olaberria Jaialdia
Gai-emailea
Munduate, Joxe Anjel
Bertsolaris / Autores
Munduate, Joxe
Sarriegi, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Enteratu naiz biak baserrian bizi dirala, baina oso aspertuta kalera doaz. Zergatik?

Descripción

Melodia
Sorlekua utziz geroz
Nombre de la estrofa
Neurri luzekoak

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1992-08-29 Olaberria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Munduate, Aitor Sarriegi

Nombre de la estrofa:  Neurri luzekoak 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Munduate:
Baserri aldetik goaz
kale aldera ihesi,
geure jornaltxo bat ere
ezin dugu irabazi,
esne litroan prezioa're
uraren parean kasi,
ahalegin danak eginagatik
ezin da itxuraz bizi.
A.Sarriegi:
Ez da ez batere ona
daukadan inpresioa,
gainetikan datorkigu
egundoko presioa,
edo ikusi azken aldian
pataren prezioa,*
beraz kalera joatea da
nere azken ilusioa.
* Aurreko astean patatazaleen greba izan zen
Munduate:
Baserrin dagon jornala
ez dugu oso noblea,
Europatik datorkigu
berotzen gaitun labea,
egun guztia lanean pasa,
eta gero nahigabea,
fabrika baten lan egitea
ez al da askoz hobea?
A.Sarriegi:
Garai baten gure Herrian
bertako produktoa zan,
baina orain gauz arrotzak
erosi litezke plazan,
atzerritarrak sartu zaizkigu
eta bertakoak dantzan,
kalera goaz bizi hobea
lor liteken esperantzan.
Munduate:
Inportazioak dira
geroz eta ugariago,
geure etxean gaude gu
kanpotar hoien esklabo,
zuek erosi guk egina ta
arazo danak akabo,
baserritarron etorkizuna
zuen eskuetan dago.
A.Sarriegi:
Merkatuan gure gauzak
ez omen dira hain onak,
jende asko txoratzen du
atzerritarraren sonak,
haragiaren kontutan berriz
sartzen dituzte hormonak,
hau baino zerbait gehiago ere
merezi luke gizonak.