Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1992-04-12 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1992-04-12 Bera Jaialdia
Gai-emailea
Perurena, Patziku
Bertsolaris / Autores
Arozena, Manolo
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Inguru honetan etorkizunerako nahiko problema ikusten da: industria dela, nekazaritza dela, e.a. Nola ikusten duzu zuk arazo hau?

Descripción

Melodia
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1992-04-12 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Labe Garaien arazo hori
garbi azaldu da prensan,
orain artean ongi ginan gu
bizkaitar hoien babesan,
ezjakina naiz eta ez dakit
hemen zueri zer esan,
gogor burruka beharko dala
gure lanpostun defensan.

Baserriari begira ere
ez da etorkizun apaina,
izan liteke lan bikoitz horrek
ekarri digun ordaina,
burutan daukat zeinen ederki
gaituzten denak engaina,
Pitusa batek balio baitu
esne litro batek haina.

Nahiz mendian ta gero fabrikan
bagendun babes ta irri,
gaur soinu latzak heldu dira ta
barrua daukagu larri,
ez dakit hau dan bildurra edo
bihotzak dion igerri:
epe laburren geradela gu
ez fabrika ta ez baserri.

Nahiz triste nagon aurrekoak nik
orain nahi ditut alaitu,
nahiz urte beltzak gure geroa
kolpez ezin da amaitu,
behar deguna burua tente
eta aurrera jarraitu,
eguneroko gure burrukak
bakarrik ateako gaitu.