Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-05-08 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1993-05-08 Elizondo Jaialdia
Conductor/a
Murua, Iñaki
Bertsolaris / Autores
Arozena, Manolo
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Giro ederra dagoela aprobetxatuz mendi buelta bat egitea erabaki duk eta mendian hoala hor ikusten duk txorikume bat kabitik erori eta lurrean. Zer burutapen sorrarazten dik?

Descripción

Melodia
Aita izena kanta beharrak
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1993-05-08 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zerbait arraro ikusi det ta
begiratu dut lurrera,
disdira batek kolpez moztu du
nik naramakin karrera,
txorikume bat lumarik gabe
etorria da honera,
galdera ere egina diot
erdi hilen zer ai zera?
Euskal Herrian etxerik gabe
dabiltzan gazteen antzera?(bis)

Esan bezela nahiko tristea
txorikumean disdira,
bertan uzteko nere bihotza
kolpe haunditan ari da.
Goiko aldera gero jarri naiz
nondik erori dan begira,
eskutan hartu ta igoko det
haritzan adar haundira,
aita ta amak hain gogo haundiz
eginda duten kabira. (bis)

Kabi hortara bilduko dira
zure aita eta ama,
orain nik zuzen emango dizut
geroko bizitzan plana,
lumak atera arte hor egon
hori nola ez dan zama,
ta ondorenen etorri zaitez
nahi badezu neregana,
neure leihoan emango dizut
zui komeni zaizun jana. (bis)