Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1993-02-13 Zestoa Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Bertso saio baten ondoren eta bertso saioaren aurretik ere bertsolariak momentu latzak pasako ditu, ba? Nolakoak dira zureak?

Descripción

Melodia
Baserrian jaio nintzan
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1993-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Galtzak estali ohi dute
hanketan dugun dardarra,
eta jendeak egin du
noiz-nahi algara ta farra,
lehen ehiztari gaia nuen
eta ez zen ez gai txarra,
Lizaso ondo jardun da
nik berriz saio zaztarra,
nahiz eta txaloak entzun
guk frontoian barra-barra,
bakarrikan nagonean
sarritan darit negarra,
ondo pentsatu ezkero
zein egoera kazkarra,
lotsa pasatuta ere
disimulatu beharra.

Zestoan ere zabalik
izaten degu atea,
ta jendeak nahi dun maila
zaila daukat ematea,
tristerik nagoenean
maite det bakardadea,
eta malkoetan hustu
barrengo atsekabea,
sarritan etxeratzen naiz
ni're nahigabez betea,
pentsa izan det gehiago
inora ez joatea,
Uztapidek esan zuna
orain nahi det esatea,
batzutan gogorra dela
bertsolari izatea.

Txaloa izaten degu
bertsoaren erantzuna,
nola azaldu dezaket
nik barrengo oihartzuna?
Txaloak entzundakoan
hura bai edertasuna,
eta gaizki egin ezkero
nolako samintasuna,
gaizki irteten bazaigu hor
guri kantuzko jarduna
guk disimulatzen degu
gaizki egiten deguna,
baina sinestu zaidazu
aizu entzule kuttuna,
bertsolaria bera da
gehiena sentitzen duna.