Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1993-07-04 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
| Bertsoa entzun | 
1993-07-04 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
		
				
				Nombre de la estrofa: 
		Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Localización: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Jarri didazun gaia
ez da nobedade,
nahia eta ezinak
sortzen dit nahigabe;
halare ez gera gure
buruaren jabe,
esaldi horretatik
egingo det alde:
gutxi ez gera baina
zatituta gaude.
Kanpotik sartzen zaigu
horrenbeste ezten,
gure erantzun maila
ez al dabil jeisten?
Askok askatasunen
ez baitu sinesten;
agintari horiek
joaten ez dute uzten,
ahaztu egin baizaie
hortzak erakusten.
Herriaren parte bat
dago bero-bero,
erdian geldituta
egiten da zero;
txepelkeriak badu
hainbeste bezero;
hala ere lortzea
noizbait det espero:
txikiak badu indarra
sinistu ezkero.
