Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-04-02 Zaldibia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jose Luis Gorrotxategi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1993-04-02 Zaldibia Jaialdia
Gai-emailea
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Gorrotxategi, Jose Luis
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Biok kateak zerate. Gorrotxategi burnizko katea eta Egaña urrezko katea.

Descripción

Melodia
Kontzientzia izaten degu
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1993-04-02 Zaldibia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jose Luis Gorrotxategi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Nere kontra nork daduka ezer?
Polit naiz eta akabo.
Urreak badu bere estima,
bai orain ta bai lehenago,
burdinezkoa hor ikusten det
gero eta zatarrago,
biok kateak gerade baina
alde pittin bat badago.
Gorrotxategi:
Katea beti izan da hemen
zenbait gauzaren lokarri,
asmo horrekin gizon artera
gizonak noizbait ekarri,
zu dizdiratsu bazaude ere
ni ez nago parregarri,
ni langileen seinalea naiz,
zu lujoan ezaugarri.
Egaña:
Bota didazun arrazoi hori
ez da gertatu kaxkarra,
pobrea eta xumea zera
baina bastante azkarra,
halare gure diferentzia
daukat aipatu beharra,
nere dizdirak poza dakarki,
zure herdoiak negarra.
Gorrotxategi:
Dizdiratsu ta eder zaude zu
apaintasunez betian,
eta ni berriz herdoiz beteta
hemen urteak joatian,
ni zaila naiz ta zu berriz eten
noiz-nahi kolpian-kolpian,
urrezkoa iristen zaila da
burnizkoik ez dan tokian.
Egaña:
Munduan batzuk izaten dute
hainbat izerdi ta neke,
besteak berriz lujoa errez
eskueran eta merke,
harro xamarra izanagatik
bihotz bat badegu guk'e,
urrezko kate asko ditunak
burnizko bat behar luke.
Gorrotxategi:
Kosteak kosta asko duanak
beti urrea erosi,
harrokeria izanagatik
gero lasai erakutsi,
eta burnia hementxe dago
bere herdoi eta guzi,
dizdirarikan ez izan arren
burlarik ez det merezi.