Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1993-04-11 Sunbilla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"
Bertsoa entzun |
1993-04-11 Sunbilla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S.Lizaso:
Telebistako izarra eta
bertsotan gorengo maila,
nora-nahi joanik ondo moldatzen
Xabierrek ez du zaila,
bere burua ondo mantentzen
beti izan da abila,
han janda honuntz etorri ohi da
bere postrearen bila. (bis)
Euzkitze:
Egia da bai kilometrotan
badut makina bat gastu,
martxa honetan segi ezkero
ezingo naiz aberastu;
aizak Lizaso nere famarik
ez zak hainbaste narrastu,
orain sei urte egin nian da
oraindik ez al zaik ahaztu? (bis)
S.Lizaso:
Peña sarritan heltzen da honuntz
etxetikan bidalia,
ta itzuleran animotikan
beti erdi itzalia,
garizumatik kanpora nahiz ta
degun hemen ibilia,
urte guztian egiten ditu
barau ta bijilia. (bis)
Peñagarikano:
Alde batera ez du merezi
hau erantzuten hasterik,
ni bezelaxe ikusten ditut
hainbat neskatxa gazterik
nik bijilia eiten dedala
ez det holako usterik,
ta berak ez du hemen egiten
purua erre besterik. (bis)
S.Lizaso:
Ondoren dagon txikia degu
bertsolari bat aparta,
hala ere ondo ibiltzekotan
horrek ere zerbait falta,
laztan edo-ta autograforik
ezin omen du aguanta,
ezertxo ere ez du egiten
lotsatu egiten da-ta. (bis)
J.Sarasua:
Gure Lizasok ez du kantatu
batere gezur grabea,
esan liteke hartzen duela
hargatik atsekabea,
egia da bai hori holaxe
nago konplejoik gabea,
egin gabe ez fardatutzea
ez baida askoz hobea. (bis)
S.Lizaso:
Nik ondoegi ezagutzen det
ondoren datorren hauxe,
zarauztarra da, bere buruan
badaduka hainbat haize,
neska kontuan ibili arren
makina bat tranpa klase,
aurki zepoan eroriko da
azeria bezelaxe. (bis)
Egaña:
Ni azeria izanagatik
ez naiz ibiltzen larrian,
eta zepoan ez naiz erori
onian edo txarrian,
umea eta amonarekin
antxen zegok baztarrian,
Sebastian nola esan dek hori
nere andrean aurrian? (bis)
S.lizaso:
Gabiriako ile kizkurrak
berez daduka dizdira,
eta juaten dan leku guztitan
sortu ohi du ikusmira,
neska gazteak jarrai ezkero
beti Muruai begira,
lehenez gainera bertsolariak
hemen ugalduko dira. (bis)
Murua:
Lagun bezela neri bota dit
oso arrazoi sakona,
baina Lizaso bertsolari da
eta gainera gizona,
Gipuzkon baino askoz gustorao
etorri izan da hona,
herri danetan badu haurren bat
aita deitu ohi diona. (bis)