Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-05-15 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aritz Lopategi, Juanjo Respaldiza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Udabarriko Bertso Saioak (9. 1993. Bilbo)
Actuación
1993-05-15 Bilbo Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Lopategi, Aritz
Respaldiza, Juanjo
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek hirurok disenatzaileak zarete eta lehiaketa batera kartel bana aurkeztu duzue. Epaimahaikoek epaitzeko garaian kartelak esku artean dituztenean, hiru kartelak berdinak direla ohartzen dira.

Descripción

Melodia
Adixkidia Andoaindikan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1993-05-15 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aritz Lopategi, Juanjo Respaldiza

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Respaldiza:
Zer egin behar pentsatu nuen
aurretik behin ta birritan,
ta azkenean musa eder bat
etorri jatan bisitan,
hauena ikusi eta berdina
atera jaku praktikan
gauza berdinak urtetan dabe
talentu bardinetikan.
I.Elortza:
Inspiratzeko ebali nitun
arreba, ama ta aita,
ez dakit hauek egingo zuten
gero egin dutena nahita,
baina mesedez lagun ezazu
talentu kontua aipa,
Juanjo zuk duzun talentu apurra
kopiatzekoa baita.
A.Lopategi:
Ni hauen berbak entzunda gero
moskeatu samar nago,
hirurok kartel berdina dogu
ez al da nahiko arraro;
diseinugintzan ni beti nabil
oso abil ta ondrado,
biak kopiatu ein eustiela
esan beharrik ez dago.
Respaldiza:
Ez nagizue hemen imini
kopiatzaileen gisan
arte kontuak txiki-txikitan
niri ahaztu egin jatazan;
Iturriaga tartean zala
beharko dautsuet esan,
Arte Ederrak ikasten ditu
berak txibatu euskusan.
I.Elortza:
Lehenago esan dut Juanjok nirea
hartuta zuen imita,
gero honenaz enteratuta
antza egin zuen korrika,
baina Aritzekin benetan nago
duda-mudatan jarrita,
fotokopia aterako zun
kopiatzen'e ez daki ta.
A.Lopategi:
Ai ene! Zenbat kezka sortu dan
kartel honen inguruan!
Ta ez dakigu ideia zeinek
eduki eban buruan?
Pentsatzen nago bagagozela
egia esateko orduan,
oin lau urteko kartel batetik
hirurok kopiau genduan.
Respaldiza:
Kopiatutzen hasi ginen ta
makina bat ordu extra,
pentsetan gendun sariarekin
egingo gendula festa,
hemen danori ikusi jaku
kopiatzailean kasta,
saria neutzat utzieizue
sintzeroena neu naz ta.
I.Elortza:
Honek lehenengo gelditu nahi du
Aritzek berriz bigarren,
ni behintzat ez naiz larritu behar
hau ez irabazi arren;
Juanjo hartzazu saria behingoz
ta txorradak utzi hemen,
saria zeutzat utziko dugu
hoben kopiatzearren.
A.Lopategi:
Baina nik ez dut barriz atsegin
holako hainbat erreparto,
gainera ezin gaitezke konpon
hirurok luzarorako;
eta badaukat ideia on bat
konponduko gara bapo,
patentea bi hauentzako ta
sari hori niretzako.