Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-07-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1993-07-28 Iruñea Jaialdia
Conductor/a
Iturriaga, Unai
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Maia, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Gareseko jaietatik datoz, goizaldean hain zuzen, igogailuan sartu eta bigarren eta hirugarren arteko solairuan argia joan da. Hau dela eta, igogailutik ezin da irten.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1993-07-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia:
Aszensorean sartu ta ordun
hasi gera gu umiltzen;
orain artean zalantzan eta
bi pauso ez gendun ibiltzen;
ia argia juan da baina
zerbait hasi da argitzen:
zuk daramazun kaka horrekin
ia ez gera kabitzen.
Egaña:
Honek ardoa edaten zuen
eta nik han "Coca-cola",
horrexegatik ailegatu da
bera baba dariola;
igogailuan kutxa eder hau
ez gutxietsi inola,
deklaratzen det etxe koxkor hau
okupatuta dagola.
Maia:
Beraz hauxe da okupazio
jator guztien eredu,
baina lekua txikia da ta
badago nahiko endredu;
nik "Coca-Cola", horrek ardoa
arazo ona daukagu;
aszensorean "pela" botata,
kalimotxo egin degu.
Egaña:
Ardoa berak edan digu gaur,
ez det ulertzen bestela!
Hauxe da gizon edale txarra,
hauxen mozkorti txepela!
Kontatu du ta nik jasana det
sorpresa guztiz itzela;
esaten nun, bai, hanka azpiko hau
alfonbrila bat ez zela!
Maia:
Eskerrak, behintzat, biok gaudela
gorputz mardul ta argala!
Hor azpitikan zer ote dagon
hau da gure martingala;
zuk esan dezu azpiko hori
alfonbra bat ere ez dala,
baina hor ere lo egingo dezu
atzo gauean bezala.
Egaña:
Alperrik zaude kabina hontan
etzango ote naizen zai,
zu urdearen ondoren zera
hala hartzen dizut usai;
etxe honetan bizitzeko ere
molda zindezke nolanahi;
zutikan ondo kabitzen zera,
pelota eginda ere bai.