Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-05-15 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Jon Maia, Martin Rezabal "Olaso", Xabier "Euzkitze"

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1993-05-15 Azpeitia Jaialdia
Conductor/a
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Autores
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Maia, Jon
Rezabal, Martin "Olaso"
Xabier "Euzkitze"
Ejercicio
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto
Lau gazte hauetatik bi baserritarrak dira, eta beste bi unibertsitarioak. Olaso eta Loidisaletxe, baserritarrak eta Maia eta Euzkitze, unibertsitarioak. Ba al dezue elkarren inbidiarik?

Descripción

Melodia
Arratsalde on lehendabizitik
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1993-05-15 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Jon Maia, Martin Rezabal "Olaso", Xabier "Euzkitze"

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Olaso:
Gazte denboran ikasketetan
egin dute ahalegina,
umetatikan baserrin lanen
gu biok gendun ekina,
nahiz-ta lan hori azkenerako
ez dan oso atsegina,
jakintsuk edo tontok azkenen
gaur jornal berdin-berdina. (bis)
J.Maia:
Unibertsidade alde hortan
gu gabiltza oso triste,
nahiz-ta sarritan alde txarretik
datorren zenbait albiste,
ikaslearen bizitza txarra
danikan inork ez uste,
ez pentsa inork kasualidadez
hazi naizenik hainbeste. (bis)
Euzkitze:
Ikasketekin egia esan
ez det jantzi almazena,
gaijartzaileak esan duena
ez zen batere zuzena,
eta uste det bera degula
danetan aldrebesena,
ez al dakizu Euzkitze det
baserriaren izena. (bis)
Loidisaletxe:
Hauek hartutzen dituzte berez
egundoko gozatuak,
lana ta holako gauza txar hoiek
dauzkate atzeratuak,
bere bizitza besten kontura
ondo asko osatuak,
ondon-ondona bizitzen dira
ikasle frakasatuak. (bis)
Olaso:
Oinez ikasi eta lanean
hasi ginan derrepente,
ta hauek liburuk galtzarpen hartu
burua eskolaz bete,
beti kalean ohituak daude
juxtu-juxtu daude tente,
konpuestuakin granjan dauden
oilaskok ematen dute. (bis)
J.Maia:
Olaso honek esan dunakin
egon gaitezke erreta,
konpuestua gora eta behera
hor jarri det nik arreta,
alper-alperrik egiten dezu
horrelako berriketa,
zenbat oilasko daduzkan ere
mutilak ez daki eta. (bis)
Euzkitze:
Baserritikan aparte xamar
daramat bizitza dana,
baina gehiegi ez zait gustatu
Olasok bota duana,
koneju baten tankerakua
da Aiako lagun laztana,
eta jaio zan egunetikan
gehiago hazi ez dana. (bis)
Loidisaletxe:
Nahiko zalantzan jarriak ditu
ikaslearen sasoiak,
sarri ez dira entzuten eta
horrelako arrazoiak,
Olaso segi aurrera ere
hauei ematen jipoiak,
oilaskorikan ez zekit dekan
alboan dituk kapoiak. (bis)
Olaso:
Euzkitzeren arrazoi hori
gendun nahiko garestia,
jaio ezkero zerbait hazi nauk
nahiz eta egon txikia,
nere amatxo oaindik bizi dek
eta nahikoa alaia,
hortik pentsatu nolakoa dan
Euzkitzen jakinduria. (bis)
Euzkitze:
Aizu Olaso etxetik oso
gutxi irtena izanik,
bizitza zer dan esplikatzeko
hasi beharra daukat nik,
praka gorriak jantzita inoiz
ez zaitut ikusi oraindik,
begiratuta ez du ematen
baserritarra zeranik. (bis)
Loidisaletxe:
Bikote honi tankera onik
neuk'e ez diet ematen,
ikasten duten edo ez ere
zaila dago antzematen,
baina pentsatu hauek eskolan
zer ikasi dezaketen,
beti eskolan da ez dakite
A, E, I, O, U esaten. (bis)
Olaso:
Hori esaterik gaur Euzkitzek
ez nian asko espero,
bere bakerok ajatu antxak
eukiko'itu honezkero,
eskolarik ez eta tontoa
esaten ari zat gero,
lehengo astean erosi nitun
rebajan zeuden ezkero. (bis)
J.Maia:
Oso luzeak izaten dira
Loidisaletxen itzalak,
oso gutxitan ikusten dira
horren mutil zerbitzalak,
A, E, I, O, U esaten horrek
egin ditu eginalak,
kontsonanterik ez dakilako
esaten ditu bokalak. (bis)
Euzkitze:
Hauek etxean botatzen dute
nekea ta izerdia,
guk beste nunbait ikasi degu
gaur dakigun pikardia,
Maia suabe mintza gaitezen
hau da arrazoi garbia,
gixajo hauek ez dute ulertzen
guk esandako erdia. (bis)
Loidisaletxe:
Gu atzeratzen egin dituzte
orain ere eginahalak,
baina badakit nolako diran
ikasleen martingalak,
matematikan galderak aiba
gainera apal-apalak,
kilotan zenbat pixatutzen du
hogei erraldeko txahalak? (bis)