Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-09-18 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1993-09-18 Aduna Jaialdia
Conductor/a
Aranalde, Joxe Mari
Bertsolaris / Autores
Agirre, Joxe
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Lau seme-alaben aita... Lau seme-alabak ez ditu bakarrik eginak. Badu emazte bat Oiartzuarra. Ez, Aizarnarra, Maria Luisa izena duena. Ez dira beren emazteei kantatu zale bertsolariak, baina gaur kantatuko dio. Maria Luisa, bere seme-alaben amari.

Descripción

Melodia
Nahiz ta hiltzea derrigorra den
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Personas
Agirre, Joxe

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1993-09-18 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zenbait gizonek esan izan du
ez ote dan andre onik,
baina behin ere ez det pentsatu
gauza hori hola danik;
ia hogeita hamar bat urte
batekin badamazkit nik,
eta ez pentsa oraindik ere
saltzeko dadukatanik.

Seme-alabak hazi ditugu
urtietan goazela,
da aitortu behar haiek'e nahiko
formalak badatozela;
andreak egin etxeko lanak
nik bertsuetan naizela,
andrerik gabe ni ezin bizi
gaur bizi naizen bezela.

Azkenerako aitortua det
Aizarnatik hartu nula,
neu urtietan piskat juana,
hura gazte ta mardula.
Aranalde honek, badakizute,
oiartzuarra esan dula,
nik pentsatu det keridaren bat
noizbait eduki dezula.

Orain arteko urteak doaz
nahiko era ondraduan,
beste mordo bat pasatu nahian
orain gabiltzan moduan,
ta Muruaren lehengo esana ere
nik hartua det goguan:
horrek ez daki nere akuilua
oraindik nola daguan.