Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-07-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1993-07-03 Usurbil Jaialdia
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Autores
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Esku-horri batean honako hau irakuri huen: Drogaren menpe zegoen Usurbilgo batek, "Gizakia Helburu" Unibertsitatetik lizentziatu titulua atera du, droga utzi du.

Descripción

Melodia
Santa Barbara zure bizitza A
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1993-07-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ez dakit ondo egingo dudan,
nahiz eta saiatu nahita;
horrelakotan zail izaten da
zure aurrekoari kanta;
drogak utzita omen zabiltza
oso ondo, gazte, aupa!
Zuretzat behintzat zorion hitzik
besterik ezin dut aipa,
drogek daukaten gauzik onena
neurtzen jakitea baita.(bis)

Hainbeste jende erori arren
hemen egunikan-egun,
dirudienez ezingo gara
sekulan elkarren lagun;
inguru hortan zer dadukagun
aspaldi dugu ezagun;
zure bidea behingo batean
denok zuzen har dagigun,
eta entzunaz ia gerora
zerbait ikas dezakegun.(bis)