Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-05-02 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1993-05-02 Andoain Jaialdia
Conductor/a
Mendiluze, Aitor
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Sebastian
Telleria, Millan
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Telleria izango da baserriko jabea edo nagusia eta periodikuan anuntzio bat jarri dezu morroi bat behar dezula esperientziakin, eta zein aurkeztuko eta Lizaso. Egun batzutarako prueba bezela jarri dezu eta hor ikusi dezu behiari ordeñadora adarretan jartzen...

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1993-05-02 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Millan Telleria

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Irakurri nuen da
hona ni presente,
zurekin lanerako
gertu derrepente,
esperientzia ere
badaukat dexente,
hamar baserritatik
lehen bidali naute. (bis)
Telleria:
Periodiku bateko
bere eraginak,
ta eskatzen nituen
oso morroi finak,
baina ez dira zuzenak
morroiak eginak,
behiak adarretikan
ez ditu irainak. (bis)
S.Lizaso:
Nagusia erritan
kolpetik ekina,
marmita betetzea
honek duen grina,
errapean jartzea
normala zen baina,
adarrean jarrita
etekin berdina. (bis)
Telleria:
Gurelesa pobretu
behar zaigu bela,
makina alda zazu
auskalo bestela...
Marmitarikan ezin
bete da horrela,
uste al dezu behia
mutilzaharra dela? (bis)
S.Lizaso:
Mutilzaharran kontuan
badaki dezente,
baina behiak errepeak
antzuak dauzkate,
zer egin esango'izut
zuri derrepente:
"letxabit" bota eta
iturritik bete. (bis)
Telleria:
Esan du asmoren bat
honek baduala,
morroi haundia ez da
ez gizon normala,
hori eginda halare
nahiko du jornala...
Txekorrek hobe dute
esne naturala. (bis)
S.Lizaso:
Ikuilu zelebrea
hemen det ikusi,
behiak mantendu gabe
ez daitezke bizi,
soro ta belardiak
denak daude sasi,
behi kaxkar hauek saldu
ta ahuntzak erosi. (bis)
Telleria:
Halare negozioik
ez diat uzteko,
zer motibo dadukak
horrela hasteko,
behi txarrak saldu eta
ahuntzak erosteko,
berdin izango ziok
adarra jezteko. (bis)
S.Lizaso:
Nagusiak eman du
adarraren nota,
itxuraz nere aurka
daduka konplota,
ondo ez jetzi arren
ez zaio inporta,
antxumeak sortzean
errepera bota.(bis)
Telleria:
Gogoa badaduka
ta ez du kalteko,
aizak nagusiari
izan errespeto,
behia baina ahuntzekin
gaudela hobeto,
seguru nahiko ditu
beronek jateko. (bis)