Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Anjel Larrañaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Eguna (25. 1993. Donostia)
Actuación
1993-01-24 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Egaña, Andoni
Sorozabal, Jokin
Bertsolaris / Autores
Gorrotxategi, Jose Luis
Larrañaga, Anjel
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Donostiara etorrri aurretik epailearen aurretik pasa zarete. Larrañagak Gabon Gauean afaltzeko oilategitik oiloak lapurtu zituen, epaileak hiru urtetako zigorra eman dio; Gorrotxategik aldiz, bere lantegian astero-astero miloiak ostutzen ditu, epaileak aske utzi du.

Descripción

Melodia
Aresoarren bandera
Nombre de la estrofa
KOPLEN MULTZOA

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1993-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Anjel Larrañaga

Nombre de la estrofa:  KOPLEN MULTZOA 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Larrañaga:
Burua daukat gainbehera,
bihotza berriz minbera,
jasan ezina da neretzako
gaurko egoera,
Espainiako lege bera,
gaur Euskadiren gainera,
lapur txikiak barrura eta
haundiak kalera. (bis)
Gorrotxategi:
Ezina eta amorrua,
barrenean zomorrua,
giltzapea dek gaurtik aurrera
hire esparrua,
nik pozik zeukat barrua,
hau dek mundu katxarrua,
eta hik tonto jokatu badek
ez dek nere errua. (bis)
Larrañaga:
Zer janetik eskatzia
bada nahiko desgrazia,
oilo batzuek harrapatzea
zan oker guzia,
haundia det malezia,
tranpa gaiztotan nahasia,
oilategia bezain zikina
dago justizia. (bis)
Gorrotxategi:
Ez bisigu, ez angula
Anjel gelditu zaigula,
epai ordua iritsi zaio
gainetikan burla,
hau ez dek ahuntzen eztula
Ez al dek entzun sekula
zakur haundiak zakur haundia
defenditzen dula? (bis)
Larrañaga:
Emanaz ogi apurra
deitu nien purra-purra,
baina hanketik heltzea ez zen
lantegi xamurra,
zuk miloien iruzurra
eta neretzat egurra,
orain ni baino hobeto dago
Boyer-en zakurra. (bis)
Gorrrotxategi:
Saiatu behar norbera
beteko bada platera,
lau oilo mika ostuta gero
kartzela batera,
motel, betezak kartera!
ez sartu oilo artera,
Joan Gerra ere libre zebilek
kontuak atera. (bis)
Larrañaga:
Injustizia indarrez
dago hemen zoritxarrez,
txikiarentzat lege zorrotzak
haundiei baterez,
tarteko zenbait interes
ezkutatzen dira errez,
zerritokian dena da libre
oilategian ez. (bis)
Gorrotxategi:
Zazpi indulto berezi
nahiz eskatu Juan Carlos-i,
askatasunan argi izpirik
ezin dek ikusi,
heure oilo eta guzi,
hortxe ustelduko haiz hi,
ai litxarrero zikina ez dek
besterik merezi. (bis)