Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-06-25 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1993-06-25 Azpeitia Jaialdia
Conductor/a
Aristi, Pako
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Sebastian
Mendizabal, Mikel
Sarasua, Jon
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
S.Lizaso, Euskal Herriko Lehendakaria dugu, Jose Antonio Ardantza; Mendizabal, langabezian dagoen sendagile bat; eta Sarasua, 40 urte Asian misiolari pasatu duen erlijiosoa, eta orain Euskal Herrira itzuli dena. Duela aste gutxitako hauteskunde hoietan entzun ditugu Euskal Herriari buruzko gauza asko: egoerari buruz, nola dagoen, gaizki, hobeto, langabezia, burruka armatua... Hainbat gauza, ezta? Orduan, ba, pertsona hauei eskatuko nieke beraien iritzia Euskal Herriari buruz.

Descripción

Melodia
Arratsalde on lehendabizitik
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1993-06-25 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Jon Sarasua

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Galdera hori neronek ere
maiz egiten det, tamalez;
baina mamira ez gera heltzen,
justuan gabiltz azalez;
egoera hau nola konpondu
asmatzea ez da errez;
gaizki dagola denok dakigu,
nola konpondu inork ez.(bis)
Mendizabal:
Ez da normala medikuari
egokitzea parua;
zer ta nola egin badakit eta
hau da nere helburua:
osasunean ipintzekotan
Euskadiko ingurua,
lehendabiziko sendatu behar da
politikoen burua. (bis)
J.Sarasua:
Berrogei urte oraintxe dira
Indiara joan nintzala,
galdezka nator eta nahi nuke
horrek erantzun dezala;
oso oinarrizko galderatxo bat
egin nahi dut berehala:
egia al da Euskal Herriko
Presidentea zerala? (bis)
S.Lizaso:
Jakin nahi dunak galdezka hasi
horrek ez dauka gaitzikan,
eta ahal bada ez det esango
komeni ez dan gauzikan.
Ebanjelista, hemen, mesedez,
zuk ez nahastu hitzikan:
Presidentea ez dut izan nahi,
Lehendakaria baizikan. (bis)
Mendizabal:
Mediku honek aterea du
diagnostiko bortitza,
ta aztertu det nolakoa dan
aberri honen bizitza:
Madritarrari aurka eginda
bete zazu herriko hitza,
eta orduan sendatuko da
Euskal Herriaren gaitza. (bis)
J.Sarasua:
Enteratu naiz ni Gipuzkoaz
Bizkaiaz eta Arabaz,
eta jakin dut gobernutikan
hartu ohi dutela arnas.
Buesa ta hoiek omen dituzu
zure gobernuan nahas;
nola arraio moldatzen dira
ez badakite euskaraz? (bis)
S.Lizaso:
Sozio batzuk baditudala,
hori gauza nabarmena;
haiek euskera ez jakitea
nik ere hartzen det pena;
berriro ere, ordea, berak
lortu dute garaipena:
irabazleen gurdia ohi da
gehien korritzen duena. (bis)
Mendizabal:
Gauza zaila da ta itsusia
gaur egungo politika,
osasunari begira gabe
bete baidegu patrika;
euskaldunaren tumor txarra da
dabilkigun hika-mika,
abertzaleon batasuna da
hau sendatzeko botika. (bis)
J.Sarasua:
Beste galdera inuzente bat
behar dizut orain bota;
Euskal herrira etorri naiz ta
gelditu naiz erdi jota:
bukaturikan omen da euskara
ta Euskal Herriko borroka,
orduan zertan arraio dabiltz
gizajo batzuk tiroka? (bis)
S.Lizaso:
Oraindik ere ari zerade
neri gauz batzuk galdetzen,
saiatuko naiz zure buruan
daduzkazun dudak kentzen;
arrazoi dezu, une txarrena,
nere ustetan, joan zen...
Ez al dakizu? Fedeak ez du
gauza guztia konpontzen.(bis)
Mendizabal:
Misiolaria mintzatu zaigu
une honetan estu ta
Euskal Herriko egoera hau
ezin liteke izkuta:
batetik tiro, bestetik tiro,
denok gabiltza nahastuta,
pomadatxo bat gainean jarriz
gaitzan sustraia ahaztuta. (bis)
J.Sarasua:
Alde batetik hemen gatazkaz
guztiz harrituta nago,
ta beste batzuk pintatzen dute
ezer baino normalago.
Berriro ere Txinara noa
eta ez nator gehiago,
nere Euskal Herri maite honetan
ziniko gehiegi dago. (bis)