Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1994-09-30 Gaintza (G) Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Larrañaga, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1994-09-30 Gaintza (G) Berezia
Conductor/a
Mendiguren, Xabier
Gai-emailea
Murua, Iñaki
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Larrañaga, Anjel
Murua, Iñaki
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Hauteskunde garaian herri koxkor batean politikoek boto oreka hausteko botoak behar eta herriko putetxera joan dira boto eske. Gidoi orokorra hortik doa. Kasu honetan herriko apaiza (Murua) mintzatuko zaie bi emagalduei (Egaña eta Larrañaga).
Gaiari oharrak
ANTZERKIA DA

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1994-09-30 Gaintza (G) Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Larrañaga, Iñaki Murua

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Murua:
Lista berdea osatu nahia
esan dute azkenean,
txorakeriak utzi albora
ta segi zeuen lanean,
listarik behintzat etzazute egin
Jainkoaren izenean,
edo inpernura joango zerate
biok zuzen-zuzenean. (bis)
Egaña:
Gure apaizak azaldu digu
lista aurkeztu ezina,
gorriak dira nunbait deabruk
eta bi putak osina,
ze xelebrea bi putarekin
apaizaren imajina,
"kaixo aspaldiko!" esango nizun
atzo etorri ez bazina.(bis)
Larrañaga:
Orain artean apaizen mende
genduen gaurko mundua,
ohartu gera nekez bada're
eta ez da berandua,
gureganako du gorrotoa
gureganako lutua,
zeure berdina daukat neuk ere
bigarren apellidua.
Murua:
Guztiok gera Jainkoan ume
denok arreba ta anai,
aurrera ere haren bidetik
pakean behar degu jarrai,
jende aurrean jazkera ere
azaltzen dute nolanahi,
lehen mutilzaharren tentazioa
orain gazteena ere bai.(bis)
Egaña:
Denek rubia deitzen didate
ez da egi borobila,
osijenada botatzen beti
izandu bait naiz abila,
apaizak ere badu ordea
guztion punttu debila,
ile kixkurra maiz ibiltzen da
ile kiskurraren bila.(bis)
Larrañaga:
Apaiza hola tentatutzea
nahiz ta izanarren grabe,
ederki asko probatu dittut:
haragizkuak dirade!,
garai batean galtzak azpitik
gaur hainbeste nobedade,
sotanarekin etorritzen da
eta gantzontzilo gabe.(bis)
Egaña:
Kantzontziloak entzun orduko
apaizak beztu kopeta,
maiz ibili da izterretara
ta kulerota kolpeka,
baina bi putak klienteakin
ipini gera erreta,
kanpaia jotzen hasi beharko du
gu aspertu gera-eta.(bis)
Larrañaga:
Apaiz elkorrak azaldu digu
hemen nahikoa arpegi,
baina putak'e mingain aldetik
badegu nahiko pikardi,
zer egin duen danen aurrean
kontatu behar det garbi,
bizio piskat nerekin hartu
orain gaztiakin segi.(bis)