Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1994-08-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Imanol Epelde, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1994-08-12 Zarautz Jaialdia
Conductor/a
Egaña, Andoni
Bertsolaris / Autores
Arozena, Estitxu
Epelde, Imanol
Maia, Jon
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Arozena lesakarra, Maia zumaiarra eta Epelde zarauztarra. Hirurak herri politak eta bereziak, baina zer dauka norbere herriak besteenak ez daukanik.

Descripción

Melodia
Arratsalde on lehendabizitik
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1994-08-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Imanol Epelde, Jon Maia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E.Arozena:
Erantzunez gaur hasi beharko
eskatuez gero horrela,
lehengo gauz dena goitikan behera
eroriko da bestela,
eta horrela nere herria
goraipatuaz bezela,
Lesakak gauza eder bat dauka
Gipuzkoakoa ez dela.
Maia:
Herri polita daukagun hori
guri ez zaigu axola,
lehenago ere ezaguna zan
napartar hauen eskola,
baina Estitxuk esan duena
ezin det ahaztu inola,
Zumaiak duen gauza on bat da
Lesaka urruti dagola.
Epelde:
Maiak botea duen bertsoa
ez nuen uste inola,
guk zarauztarrok erakutsia
izandu degu eskola,
berriro ere errepikatu
esandako parabola,
Zumaiak duen gauz on bakarra
Zarautz ondoan dagola.
E.Arozena:
Alde batera utzi nahiean
distantziaren fedeak,
norbere herria goraipatzea
agintzen digu legeak,
erreka polit bat dauka eta
etxetxo paregabeak,
ta San Ferminak izaten dira
Iruñan baino hobeak.
Maia:
Ezin gentzake ondo sinistu
zure ahotik entzuna,
zarauztarrari botako diot
orain nere erantzuna,
bietatikan ederra degu
daukagun ikuskizuna,
baina Zumaiak dauka Zarautzek
ez duen lasaitasuna.
Epelde:
Herri kontua aipatutzean
neronen ganorarako,
itxura denez herri bakoitzak
zerbait ona duelako,
festak Estitxuk aipatu ditu
eta erantzun beharko,
han San Ferminak hobeak dira
gu joaten garelako.