Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1994-12-03 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1994-12-03 Soraluze Jaialdia
Conductor/a
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Autores
Xabier "Euzkitze"
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Hi hemen egotea nahiko erantzuna baduk. Barkatuko didak traizioz egindako galdera... Akordatuko haiz udaberri aldera esan hidakela udazkenean erabakiko huela bertsotan segitu edo ez segitu. Erabaki al duk?

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1994-12-03 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere ahotik udaberrian
sekretutxo bat irten zen,
ta Joxerrari oraindik ere
hura ondo gogoratzen,
ez naiz hasiko lehen egindako
gauza okerrak zuzentzen,
gustokoekin kantatuko dut
kuadrila honekin hain zuzen,
ta gustokoa dudan tokian,
adibidez Soraluzen.(bis)

Agian badut bertsotarako
behar aina abildade,
agian banaiz bertsozaleak
gozatzeko bezain trebe,
agian banaiz behar nukeen
aina talenturen jabe,
baina ez nuke inoiz ibili
nahi bertso goserik gabe,
gosea inoiz joaten bazait
erretiratuta hobe.(bis)

Bertsolaria nintzen eta naiz
zer egingo dut bestela,
ulertzen baitut nere zentzua
bestetarako ez dela,
berrehun saio ezin nik egin
beste zenbaitek bezela,
baina gauza bat aitortuko dut
eta sinistu horrela,
natorrenean dudan guztia
ematera natorrela.(bis)