Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1994-12-03 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1994-12-03 Soraluze Jaialdia
Conductor/a
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Autores
Gorrotxategi, Jose Luis
Murua, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Murua, zu ikaslea izango zara, eskolatik maisuak bidalitako zigor batekin etorri zarena: bostehun aldiz kopiatzeko "ez dut sekula gehiago erdaraz hitzegingo". Zigorra egiten ari zarela aitak ikusi zaitu, Gorrotxategik.

Descripción

Melodia
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1994-12-03 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Iñaki Murua

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gorrotxategi:
Lanean zabiltz semetxo maite
ta ez naiz poztutzen gutxi,
gaur egin daiteken gauza zertan
bihar egiteko utzi,
baino hasarre ikusten zaitut
ez poz ta ez pazientzi,
esan zaidazu zer ari zera
idatzi eta idatzi?
Murua:
Erderaz egin dudala eta
minberaz daukat barrena,
horregatikan hau idaztea
gainera heldu zait hurrena,
baina aita zuk uler ezazu
ez da nere erruz dena,
gure taldean jarri bait dute
euskeraz ez zekiena.
Gorrotxategi:
Semetxo maite zure erantzuna
zein sendo ta zein mardula,
beraz euskeraz ez zekienak
sortu du hainbeste burla,
haurra ez zera ta ez al dezu
bizitzan entzun sekula,
sagar ustelak ondoan dauden
finak usteltzen ditula?
Murua:
Sagar ustel bat ez da haur hori
aita ez hola hasi, tira!
atzerritikan etorri da ta
gaur sartu gure erdira,
irakaslea hizketan eta
aho zabalik begira,
hoiei horrela eginez gero
gero kontra jartzen dira.
Gorrotxategi:
Zu eta zure lagunak pastel
ta kanpotar hori ginda,
hori entzun da hori pentsatu
nik odolak irakinda,
hartu dezuten jokabidea
zuen ahotik jakinda,
hori ez baita euskaldunduko
zuek erderaz eginda.
Murua:
Alde batera arrazoia da
neu ere hortaz naiz kezkatu,
baina aita zuk ta biok behar degu
ekinbide bat prestatu,
zuzendaritzai hori kenduta
moldatu dezan eskatu...
Gure herrian zergatik ez da
D eredua errespetatu?