Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1994-10-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1994-10-01 Donostia Jaialdia
Conductor/a
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Autores
Mendizabal, Mikel
Telleria, Millan
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bi guraso zarete. Telleriak bere haurra eskolatik aparte, hainbat ekintzetara bidaltzen du: solfeora, bertso-eskolara, balletera... Mendizabalek aldiz, inora ez du bidaltzen. Nolako elkarrizketa izan duzue?

Descripción

Melodia
Espainian behera
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1994-10-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Millan Telleria

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal:
Bi guraso artean
hau da txolartea,
semeak nola hazi
lantegi torpea;
zure umeek dute
denbora betea,
nik libreki uzten dut
semetxo maitea,
umeen lana baida
jolas egitea.(bis)
Telleria:
Oporrak heldu arte
hortik erretira,
igo beharra baitu
ritmoan gurdira;
gizartea erabat
aldatzen ari da,
seiretan solfeoa
gero gimnasira,
gizartean premiak
horrelaxe dira.(bis)
Mendizabal:
Musika ta solfeo
kirola segira,
zure umea dabil
buelta eta jira;
probetxuzko gauzetan
balebil sikira,
gero iluntzerako
kemenen perdida,
oinez ikasterako
estresatzen dira.(bis)
Telleria:
Apuratzen ohitzea
ez dunez kalteko,
kate motzean lotu
ta dago hobeto;
ahal dan denbora pittin
jolas egiteko;
gazteak zortzi paron
daude hamarreko,
gero badu denbora
lasai egoteko.(bis)
Mendizabal:
Hainbeste eginkizun
denak ezin konta,
goizetik iluntzera
azkenean jota;
burua jartzen dute
paretaren kontra,
ni ez nabil horrela
aurkako nago-ta,
pertsona egin behar degu
eta ez robota.
Telleria:
Robota ta bobota
nola dauden pila,
haur tonto baten aita
ez dago trankila;
zu ere joan zaitez
gehiagoren bila,
nik ondo prestatu nahi
det nere mutila,
bizitza gogorra da,
gogortu dedila!.(bis)
Mendizabal:
Horrenbeste lezio
ai gera ematen,
presaka gabiltzala
ai gera esaten;
konturatuko gera
halakoren baten,
hortan alda gaitezen
kate hoiek eten,
erakusten diegu
ezer ez izaten.(bis)
Telleria:
Ezer ez izatean
aitak duen grina,
trago gozo bat nahi ta
suertatu ozpina;
aita ez dago lasai
hori da jakina,
baina etxeko berri
bakoitzak dakina,
nik semea nahi nuke
aitaren berdina.(bis)