Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1994-09-30 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1994-09-30 Oñati Jaialdia
Conductor/a
Segurola, Nikolas
Bertsolaris / Autores
Garmendia, Txomin
Lopategi, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Txomin Garmendia aita zaharra zera. Bi semeek alde egin dizute gerrara Aberriaren alde. Zai eta zai zaude semeak noiz itzuliko. Baina bakarra etorri zaizu, Lopategi.

Descripción

Melodia
Iparragirre abila dela
Nombre de la estrofa
Neurri berezikoak

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1994-09-30 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Jon Lopategi

Nombre de la estrofa:  Neurri berezikoak 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Lopategi:
Maite genuen guk aberria
maite genuen arraza,
gazte gazterik hartu genduen
gudari fin batzun traza,
gerrara joan ginan
libertade preminan
ta hori etzen jolasa,
nere anaiak nere besotan
eman zun azken arnasa.
Garmendia:
Gazte maitea gerran hiltzea
ez baita gauza arrotza,
baina guraso batentzako da
hori albiste zorrotza,
gau ta egun pentsatzen
nola ote dabiltzen
eta hitzegiteko lotsa,
aberriaren alde izan bada
horrekin hartzen det poza.
J.Lopategi:
Sentimentu bat gendun barruan
bizia eta bortitza,
hola sortu zen gure gogoa
holaxe gure ekintza,
galdu nuen anaia
ez da albiste alaia
baina ematen dizut hitza,
nahiago nuen nere lekuan
anaia etorri balitza.
T.Garmendia:
Alde batera ulertutzen det
seme zuk esan dezuna,
baina mesedez oain entzun zazu
aita honen erantzuna,
semea gerran hila
ezin juan bere bila
baina badet ontasuna,
baldin zerorrek betetzen bazu
anai maitean hutsuna.
J.Lopategi:
Guk zeuregandik jaso genuen
geure euskal kontzientzia,
ta zeuregandik jaso genduen
gerrarako lizentzia,
galdu dezu semea
nere anai trebea
etxera ezin iritsia,
"gora Euskadi askatua!" zen
bere azken irrintzia.
T.Garmendia:
O seme maite zure arrazoia
ez da izandu txepela,
sinistu gero alde hortatik
poza hartutzen detela,
biharko edo etziko
ez bait degu etsiko
eta erne ditezela,
gari alea lurpen sartuta
gero ertetzen dan bezela.
J.Lopategi:
Beti negarrez ari gara gu
noiz ote dator irria,
"Gora Euskadi!"ka degu bihotza
eta halaxe eztarria,
heldu zen heriotza
beti bezela hotza
hura momentu larria,
baina egun baten libre izango da
nire aitaren herria.