Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1995-05-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1995-05-01 Donostia Jaialdia
Conductor/a
Ramirez, Joseba
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Donostian urtebete daramazuen bi eskale zarete. Emaiguzue ikusi duzuenaren berri.

Descripción

Melodia
Iparragirre abila dela
Nombre de la estrofa
Neurri berezikoak

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1995-05-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Neurri berezikoak 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Ez du merezi gu zer gabiltzan
denei kontatzen hasterik;
janez behinepehin ez zaigu bete
urdailik eta hesterik.
La Perlako izkinan,
hemen kokatu ginan
ta hemen gaude tristerik,
hiri honetan nola ez dagon
kanpolarrosa besterik. (bis)

Iturriaga:
Donostiarrak bizi omen dira
jauntxo handi batzun eran,
gutxienean hori geneukan
entzuna hemen eta han.
Oso hiri polita,
gainetikan jantzita,
ederto edan eta jan,
hala ta guzti neri ez didate
inoiz inbidirik eman. (bis)

Egaña:
Lau hilabetez mila ta berrehun
pezeta ziztrin hartua,
lotsagarria iruditzen zait
eman diguten tratua.
Moneo ta Kursala,
zertxobait behar zala,
hemen daukaten kontua,
hemen burua kuboa dute
ta bihotza karratua. (bis)

Iturriaga:
Begiradarik ere ez dut jaso
honi ta hari begira,
asko jota ere hogei duroko
txanponen baten dizdira.
Ai gure donostiarrak,
ez dira baina hain txarrak!
Gaurkoz lotan jausi dira,
Mayor Oreja heltzen danean
espabilatuko dira. (bis)

Egaña:
Izkinan jarriz diru batzea
izan da gure helburu,
majinat muzin ta parre murritx
gainean jaso ditugu.
Neguko nahiz udako,
baiezkoa dudako
ta ezezkoa seguru,
ta esango dute Donosti dela
kulturaren hiriburu. (bis)

Iturriaga:
Nahiz kale ertzean ibili garen
gure bertso, gure kanta,
mezpretxua ta begirakunak
hemen ez ziran ez falta.
Uda dator oraintxe
ta makina bat etxe
dotore eta galanta,
ni geratzen naiz madrileñokin
aberastuko gera ta. (bis)

Egaña:
Langabezian dagonak nola
ez duen nahiko etekin,
beste biderik ez geneukan guk:
eskale lanari ekin.
Ez izotz eta ez neke,
gu konforme geundeke,
nahi baldin badezu jakin,
Kodroi ordainduko diotenaren
laurdenan laurdenarekin. (bis)

Iturriaga:
Orain arteko errepasua
izan da nahiko petrala,
era horretan uztea ez zan
izango gauza kabala.
Dena ez da aberatsa,
nik ulertu dut antza
beste guztiek bezala,
Donostin ere bereiztu behar da
mamia eta azala. (bis)