Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1995-08-15 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1995-08-15 Aduna Jaialdia
Conductor/a
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Autores
Peñagarikano, Anjel Mari
Sarasua, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu Peña, rokero ospetsua zara eta zu Sarasua, rokero hau ikusi orduko garrasika hasten den neska gaztea.
Gaiari oharrak
BEGIRATU

Descripción

Melodia
Betroiarena A
Nombre de la estrofa
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1995-08-15 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua

Nombre de la estrofa:  Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Sarasua:
Zuri entzute hutsak
kendu dit logura,
lehen ere ba baineukan
tonta itxura,
jainkoa ote zinan
egin nuen duda,
orain nere zalantza
betiko galdu da:
Ai, nere ardura!
Ta zure itxura,
zu lortzea gura,
akabo nik guda,
jainkozkoa da Peña
zure itxura. (bis)

Peñagarikano:
Rokeroa naiz ta nesketako
nik botatzen det sarea,
eta gaur hemen elkartu gera
nola halako parea;
ni rokeroa, zu nere fantsa,
hemen bakoitzak berea,
zuk hartu dezun doinu txar horrek
eman dit parregurea. (bis)

J.Sarasua:
Neretzako zu zara
rokero osua,
gitarra hartu eta
animosua;
kanta batzutan gogor,
bestetan gozua;
zu lortzea, hori da
nere arazua,
zu zera sutsua,
benetan gartsua,
ni ez naiz faltsua,
naukazu itsua;
egingo al didazu
mesedetxua? (bis)

Peñagarikano:
Eszenaio gainean
hainbat zalaparta,
eta bota izan ditut
izerdi tanta;
hau ez nun pentsatuko
nik sekula santa,
honera etortzerik
holako xarmanta;
zuk jo nazu kanka,
sartu dezu hanka,
nik ezin det kanta,
ze neskatxa tonta!
Fansa zala uste ta
tonta galanta. (bis)

J.Sarasua:
Nere aho txikiai
dario aparra,
Peña zu zeralako
nere izarra;
entzun zazu rokero
nere deiadarra,
gorespena baitaukat
orain barra-barra;
baduzu indarra,
ta barnean garra,
nik daukadan harra,
da zure beharra;
zure besotan nahi dut
izan gitarra. (bis)

Peñagarikano:
Zuk diskurtsoa bota
didazu luzea,
honi aguantatzea
zer oinazea!
Pentsatzen jarrita ere,
zer jende klasea!
Nik nola sosegatu
dezuten gosea?
Nahi det kantatzea,
ta dibertitzea,
ez hola ibiltzea,
gitarra bazea,
nik bialduko zaitut zu
haizea hartzea. (bis)