Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1995-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1995-09-13 Bermeo Jaialdia
Conductor/a
Lejardi, Jose Mari "Gabixola"
Bertsolaris / Autores
Areitio, Juan Mari
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok bi anaia zarete. Juan Mari anaia zaharrak ez du ikasketarik baina aberasturik dago. Unai anaia gazteak berriz, sekulako karrera ikasi du baina ez du lanik.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1995-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Areitio:
Nik lanerako beti izan dot
zenbat gogo eta kemen,
horretarako sekula ere
ez naiz ibili ni herren,
argi ta garbi autortu behar
dot gauza bat nik oin hemen:
danak ez dira listo izaten
eskola ikasi arren. (bis)

Iturriaga:
Nire anaia bere lanean
hor ibili da urtetan,
duda bat badut eta has nadin
hemen serio hizketan,
listoegia jaio ote nintzen
tontoen mundu honetan?
Edo tontoa jaio ote nintzen
listoen mundu batetan? (bis)

Areitio:
Anai batetik bestera bada
izugarrizko aldia,
estudiatzen pasatutzen du
goiza ta arratsaldia,
baina hauxe da une honetan
egiten dedan galdia:
noiz arraio ikusiko du
anai honen izerdia? (bis)

Iturriaga:
Arte Ederretan hainbeste urte
bukatu dut neka-neka,
orain ez dago itxuraz lanik,
lanpostu denak beteta,
bi aukera bai badauzkat behintza,
bata etxean gordeta,
edo bestela egin beharko
partiduaren karneta. (bis)

Areitio:
Kontu ugari baina hau ez da
hemen nunbait lanen gura,
nik betidanik hartu baitiot
honi alperren itxura,
lana aurkitzeko zeratako zu
joango zara partidura?
Oso ederto bizi zerade
aita ta amaren kontura. (bis)

Iturriaga:
Anaia zaharrak beti darabil
ikasita duen lata,
txiki-txikitik hartu nion nik
bere aitatxoren planta,
etxean ondo nagola esan,
hori da gezur galanta,
zure etxera joan behar dut, laster
aita jubilatzen da ta. (bis)