Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1995-09-30 Ereño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1995-09-30 Ereño Jaialdia
Conductor/a
Muniategi, Abel
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuentzat ere aurtengo udan gertatutako gaia. Zu Unai Rociíto zara, Rocío Juradoren alaba eta zu Igor bere senargai guardiazibila.

Descripción

Melodia
Txoriak eta txoriburuak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1995-09-30 Ereño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Elortza:
Alabak ere jaso ohi ditu
ama danan hainbat dote,
Rociitori buruz ere hola
zeozer esaten dute,
nahiz ta jendeak esaten didan
nagola erdi-miope,
Espainiari zure seme bat
ematea nahi nioke. (bis)

Iturriaga:
Ai guardiazibil bihotzekoa,
nere bizitzan zatia!
Zugaz betiko bizitzekotan
hartu dut erabakia,
eta seme bat ein nahi didazu,
zeinen gauza egokia!
Ai zein ederra aterako den
gure Galindo txikia! (bis)

I.Elortza:
Gonbidapena onartu du ta
aprobetxatuz aukera,
gero atzera egin orduko
joan gaitezen ohera,
gure semea artista on bat
behar genuke atera,
goitik beheraino berdez jantzita
sevillanak kantatzera. (bis)

Iturriaga:
Hamasei urte inguru dauzkat,
sasoi ederrean aupa!
Zu lako mutil guapo batentzat
ez da edonolako mauka,
halan da guzti ama hor daukat
"Rocío, Rocío" oihuka...
Kontuz ibili! guardiazibilak
pistola kargauta dauka. (bis)

I.Elortza:
Beraz ama ere egingo dugu
nere gogoen menpeko,
ni gutxienez prest nago dana
aberriai emateko,
eta berdin da hamasei urte
baldin badira tarteko,
sasoi ona da orain hasita
hamasei ume egiteko. (bis)

Iturriaga:
Ai "pikoleto" maitagarria!
Beti zure magalean
geratu nadin, ibiliko naiz
egunero eginahalean,
txalet txiki bat egingo degu
Intxaurrondon kuartelean,
eta "txaleko antibalas"az
egingo degu ohean. (bis)