Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1995-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1995-01-06 Hernani Jaialdia
Conductor/a
Agirre Goia, Unai
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Sarasua, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Hi, Irazu, argazkilari famatu bat haiz. Ruandan argazkiak ateratzen ari haizela, bertako mutil koxkor honek aurre egin dik.

Descripción

Melodia
Espainian behera
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1995-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Sarasua

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Ruandan zabiltzate
halako peskisan,
ez zinaten egon ez
holako desditxan.
Hona ez naiz etorri
ni turista gisan,
argazkitxo bat utzi,
ez gogorra izan,
munduak bere begi
itxuk zabal ditzan. (bis)

J.Sarasua:
Itsuen mundu horrek
nun du memoria?
Argazki bat ote da
gure historia?
Zerua grisa eta
lur dena horia,
nik hexurrak bakarrik,
buru eroria,
zenbaten saltzen dezu
nere hilzoria? (bis)

Irazu:
Nere arrazoirikan
sakonena zuk har,
zure argazkiaren
diruik ez det behar,
nik hau ez det egiten
neu aberastear,
zabaldu egin nahi det
nik munduan zehar,
bihotzik gogorrenak
egingo du negar (bis)

J.Sarasua:
Zure jarrera hori
da faltsu askoa,
zure fama seguru
dala txit prestua.
Iruditan ohitzea,
horra arriskua,
zeozer badaukazu
maitasunezkua,
bota kamara eta
luzatu eskua. (bis)

Irazu:
Hemen pobre zaudete,
ez argi ta ez su,
eta aurpegi hortan
urrea daukazu.
Gerora izan ez dedin
hainbeste arazu,
argazkia egiten
utzi ezaidazu,
ta nere bi eskuak
zuretzat dituzu. (bis)

Sarasua:
Azkenean zuriak
esan du nahikoa,
bigundu egin zaizu
bihotzan txokoa.
Detailea izan da
nere gustokoa,
baina gosea daukat
ia erotzekoa,
kamarak ba al dauka
zerbait jatekoa? (bis)

Irazu:
Aizu, gauza gehiegi
dago galdetzeke,
mundu honetan jana
ez dago hain merke;
aspaldi hontan zehar
goseak zaudete,
kamararen barnean
jatekorik ote?
Orain ez dauka baina
eduki lezake. (bis)

J.Sarasua:
Ez naiz asko fidatzen
promesa hoiekin,
gosez hiltzear nago,
badakizu jakin.
Ezer ez badaukazu
hemendik aldegin,
probetxuzkoa dana
lagaizu gurekin,
ta jateko ez dena
eraman zurekin. (bis)