Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1995-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1995-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Peñagarikano:
Nik badaukat Athletic
animatu nahia,
sarri futbola degu
beraren etsaia;
nere Madalenakin
badaukat ezbaia;
lehenengo Athletic
ta gero andregaia. (bis)
Lujanbio:
Igandea ona danik
inortxok ez uste,
beti moskeatuta
Athleticen truke;
igandez hasarratzen
gera urtez urte,
Real Madrilekoa
ein behar zenduke. (bis)
Peñagarikano:
Aurten ere UEFAri
esan zaio "aio"!,
Hola gertatu ez balitz
ni neronek nahio;
ta orain Real Madrid
gustatzen bazaio,
nik hori egin baino
suizidatu nahio. (bis)
Lujanbio:
Igande arratsetan
hau da hau kasketa!
Nere barren guztia
jartzen du erreta,
beraz suizidatzeko
hartu zazu beta,
bestela nik suizidau
beharko det eta. (bis)
Peñagarikano:
Larunbatez fubola,
igandez fubola,
ta badakit Ziganda
oso ahul dagola.
UEFA galdu badegu
zatoz zu potxola,
ta zure porterian
sartuko det gola. (bis)
Lujanbio:
Aguantatu dizkizut
nik ez dakit zenbat,
eta golaren hori
hartuko det aintzat.
Athleticen futbola
hartu degu gaitzat,
nik bai bilatuko det
beste ekipo bat. (bis)
Peñagarikano:
Nigandik oso urruti
dadukat irria,
beti Athleticekin
barruan larria.
Eman didazun bronka
ikaragarria,
neuk aterako dizut
tarjeta gorria. (bis)
Lujanbio:
Hain tipo pelmaik ez det
ezautu egundo,
hiru urte aguantatzen
nahiko da izango;
denbora bukatu da
ta ez zabiltz ondo,
eta prorrogarikan
ez dizut emango. (bis)
Peñagarikano:
Nere Maialen baino
fubola nahiago,
ezagutu ez banu
ez nun hainbat gogo.
Egañaren kontua
oso modan dago,
"bukatu egin zaigu,
se akabo se akabo". (bis)
Lujanbio:
Valencia, Valverde,
Alkiza ta Kuko,
denak aguantatzeko
nengoen gertuko,
baina honekin nola ez
naiz ba nazkatuko!
Katedralian ez naiz
ni bela sartuko. (bis)