Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1995-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Larrañaga, Jon Maia
Bertsoa entzun |
1995-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Larrañaga, Jon Maia
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Maia:
Musikaren irria,
musikan negarra,
itsasoan apar ta
sutan beti garra;
frontoian nabari da
sei soken dardarra,
ondo helduz sillari
heldu da gitarra.
Egaña:
Zerbait esan nahi nuke
Maiaren harira:
txistua ere jada
txioka ari da,
hotsaren kirrinka ta
hitzaren satira,
txistua ta bertsoa
igoaltsuak dira.
A.Larrañaga:
Bikote horren doinuak
zein triste ta hotzak!
nik jartzen det jendea
alai eta pozak,
doinu suabeekin
ikutuz bihotzak;
asko maitemintzen du
trikitixa hotsak.
Maia:
Zertan hasi betiko
instrumentuekin?
Hauek beti beriai
ekin eta ekin;
gitarra uztartzen da
artista denekin,
Iparragirre eta
Eric Claptonekin.
Egaña:
Gu gitarrarengandik
urrutian gara,
hobe entxufe eta
holakoak laga;
soinua ere ezin
liteke konpara,
hemen hauspoa ere
norberarena da.
A.Larrañaga:
Txistu zaharra daukagu
modatikan juna,
zerbait luzitutzeko
behar du ttunttuna;
gitarrazale ez da
jende euskalduna,
trikitia da hemen
denen txapelduna.
Maia:
Beraz beteta dago
gure autobusa,
Txirritaren garaian
bazegoen Blusa;
hau ez da gaur egungo
lau tipon txapuza,
gustatzen ez zaionak
jantzi beza blusa.
Egaña:
Soinu ta panderoa,
a zer kontrastea!
Batek biak ezin jo
hori da tristea;
txistuaren fama ta
ttunttunan ospea,
bakarrak jotzen ditu
bata ta bestea.
A.Larrañaga:
Sarri ibilia naiz
festa gozuetan,
hiri handitan edo
mendiko auzuetan;
holako batek hartzen
banau besoetan,
festa seguru dago
ordu batzuetan.
Maia:
Denak bateratzea
posible ote da?
Egaña:
inoiz probatzekotan
orain da aukera,
Larrañaga:
ongi bete al degu
bakoitzan papera?
Maia:
New Yorken berriro
elkartuko gera. (bis)