Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Joakin Mitxelena
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Joakin Mitxelena
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Euskalerriya euskalduna da,
ori dadukagu beraz,
gure seaskan guk ez genduan
ezer ikasi erderaz;
oaiñ ere beroi zalla degu ta
geuria daukagu erraz,
zenbat baserri-txoko ta kalez
ola egiten da jolas,
euskaldunikan ez dan Iekuan
gu ez baigerade kapaz;
euskaldun bizi biar genduke,
jaunak, egun eta gabaz,
beste batzuek atal onduan
jarrigatik gure trabaz,
egun batzuek pasatze'itugu
kezketan eta dardaraz,
bañan oraindik irri ta parra
egin gendake algaraz;
euskaldun geron guztiok anai
eiteko bagera kapaz,
gure izkuntza lurperatutzen
oraindik etzegok erraz.