Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Joakin Mitxelena

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (5. 1965)
Actuación
1965-01-01 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Autores
Mitxelena, Jose Joakin
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Eta, azkenez, kontatu iguzu iru bertsotan izkirimiri bat, txiste bat. Ez du ajolarik gordin samarra bada ere, baldin txukun kontatzen badezu. Minutu bat dezu txistea aukeratzeko. Beraz minutu batean zai egongo gera.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Joakin Mitxelena

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertso bat emen kantatuko det
da lan dauka siñistea,
gaur goizetikan asi deguna
lana dago ekustea,
emen bertan e gertatu dana
sarrerak eskuz uztea,
ez al zan obe bear zuanai
aurrean erakustea?
bear duanak falta ta sobra,
ori ez al da txistea?

Gaur Irundikan zetorren trenak
bere martxa bat arturik,
ariyan gisa or Gaintxusketan
zeuden danak topaturik,
agintzalleak oker agindu
bañan etzegon malurik,
osasunakin gelditzen danak
nola ez daukan galdurik,
medikuk illez emandakuak
atera dira bizirik.

Gure etxeko bizi-modua
daukagu gastu debillan,
beira zazute gure andria
zeñen zurkeriz dabillan,
gauzak Iotutzen badaki arek
sokaz edo korapillan,
bolsatik ezer ez gastatzetik
etzegon era trankillan,
litro bat ardo gaur eraman du
litro erdiko botillan.