Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Mugartegi
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Mugartegi
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nere buruan jarria dago
Jangoikoak dakarrena,
da zorionez bilduak gera
Donostian alkarrena,
eleiz-gizonen laguna naiz ni
da ezta izango txarrena,
euskeraz bertan mintzatutzia
da legerikan zarrena.
Fedeko itzak ondo autortzen
egingo det alegiña,
ebanjelio ta epistola
nola zeuden gaur jarriña,
Jesukristoren legea degu
eginkizunik aundiña,
zerua irabazi nai bada
egin daigun alegiña.
Anai t'arrebak, danok daukagu
guk aita baten odola,
Jesukristoren erentzia da,
ezin ukatu iñola,
Euskalerriyan ebanjelio
euskeraz da epistola,
aurrera ere segi dezala
jarraitutzen, bai, orrela.