Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Garmendia

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (5. 1965)
Actuación
1965-01-01 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Autores
Garmendia, Txomin
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Ume alkilatu batekin, berea balu bezela, Donostiako parte zarrean eskean dabil emakume ijito bat, eta au gertatua da. Ori gogoan artuta iru bertso kantatu bear dituzu.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Garmendia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Dudik ez dana, Alfontxo onek
ez diyo gaur eztanikan,
Garmendiangandik ez da faltako
erantzun laztanikan,
ijito emakume bat ume bat
alkilatuta izanikan,
danak konforme baldin badira
eztago zer esanikan.

Mundu onetan tokatzen dira
lotsagarrizko uneak,
Alfontxo onek nei eman dizkit
Donostiako informeak,
aurrak eginda gero besteai
igual uniformeak,
merezi ez dun makiña batek
izate'ituzte umeak.

Alfontxo, zuk esan dezunakin
danok arritu gerade,
ijito bat eginda dagola
besteren umean jabe,
gure lurrean jende-klase oi
aiñ ezagunak dirade,
ijitoak berak e umetik
sarri osatzen dirade.