Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Lopategi, Jose Joakin Mitxelena, Mattin Treku "Mattin"
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Lopategi, Jose Joakin Mitxelena, Mattin Treku "Mattin"
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mattin:
Iru ezkongai bilduak gira
mahin gain huntan batera,
ta orain deliberatu dugu
andregai bat billatzera,
pelotaria bainon gizon
pulitagorik ote da?
ni segurik hartuko nauzu
txikiz konforme bazera.
Mitxelena:
Beira, neskatxa, pelotatikan
etorri txarrak badaude,
ordu batzutan poza daukate
da bestietan naigabe,
ni artzai nabil mendi-gañetan
Iujo aundirikan gabe,
baño neurekin biltzen bazera
ondo biziko gerade.
Lopategi:
Iru dituzu zeure aurrian,
zein da iruretan obe?
bat da artzaiña bere ofiziyoz,
eta pelotari trebe,
ni ijitua errazatikan,
kotxe ederraren jabe,
ondoen nikin biziko zera
lanik bate egin gabe.
Mattin:
Nere erranak entzun zatzue,
hemengo neska prestuak,
diru xoilaikin ez dira iten
emakumien gostuak,
nik diruak ekarriko tut
pelotan irazitakuak,
ta Mitxelena naiaoko duzu
maite ba´ituzu pixuak.
Mitxelena:
Gu bizi geran borda zarrari
eduzkiak dir dizkio,
goizean jeiki orduko "eun on"
bordari esaten dio,
arkume eta gazta naikua
d´elkarreri amorio,
nik galdetzen det: nor bizi laiken
gaur gu bañan obekio?
Lopategi:
Gauza orretan esango dautzut
gaur entzun bear dozuna,
aize-eguzkiyak artutzen ditut,
ederra dot osasuna,
ona emen bada, neska maitea,
bear dozun maitasuna,
bi auek ezin leikie izan
nik dodan berotasuna.
Mattin:
Diru izanta're neskari etzaio,
ez, ijitua gustatzen,
bertze hau berriz mendi gañean
han dabil ardien zaintzen,
bainan nerekin balin bada
neskatxa bat esposatzen,
igandero ibiliko da
herriz-herri pasiatzen.
Mitxelena:
Len esan dizut, artzantza ez da
lujo aundiyan jazteko,
bañan munduko bizi-moduai
garbi asko ehusteko,
da ondorenen datoztenari
euskeraz erakusteko,
leku oberik ote litake
zerua irabazteko?
Lopategi:
Ara kontseju eder oiekin
jendia zelan prestatu,
baña arpegi beltz eder auxe
zuri zelan ez gustatu?
eta gañera nire diruak
ezin gengikez gastatu
semeak pranko nai badituzu
ijituakin nastatu.