Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Joakin Mitxelena, Mattin Treku "Mattin"
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Joakin Mitxelena, Mattin Treku "Mattin"
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mattin:
Ai, Mitxelena, lagun maitea,
gaur nago zuri begira,
hau baño Ieku askoz hobiak
irabazteko badira,
bainan zure begiek dute
hor geiditzeko dirdira,
nik beldurrik ez daukat eta
banoa Alemanira.
Mitxelena:
Esaten dute urruti oitan
dagola bizi samurra,
ni neroni´re ez nago, jaunak,
aruntz juateko beldurra,
bañon ainbeste lagun oneri
ein bear diot agurra,
da lenbiziko gorde nai nuke
neune jaia nitzan lurra.
Mattin:
Ai, Mitxelena, esango zaitut
arrazoin horren gainian
zure lekurat etorriko naiz
gero ni're azkenian,
andregaiaikin nahi du egon
beti aldamenian,
ni berriz askoz nahiago nauk
berriz heldu naizenian.
Mitxelena:
Andregairikan ez daukat eta
ez leza illundu kopetik,
gizonak bere asmoak beti
beurekin izaten ditik,
aita ta ama dauzkat zartuak
daudezenak erdi zutik,
eta ni bertan geldituko naiz
aiei laguntziagatik.
Mattin:
Mundu hunetan bizi-bearrak
baditu bere konduak,
gu gira askoetan
erriz kanpo egonduak,
eta zerbait irakusten du
kurritzen degun munduak,
Mitxelenak e ara juan eta
galduko luzke kiIuak.
Mitxelena:
Sekulan ez naiz aberats izan
da gaur e nazu pobrea,
bañan etxian zer gerta ere
pezetatxo bat gordea,
gaitz gaiztoren bat sortu bailaike
osasunaren ordea,
eta pakean bizi ezkero
zer dezute gauz obea?