Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador"

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (5. 1965)
Actuación
1965-01-01 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Autores
Aire, Fernando "Xalbador"
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Eta, azkenez, kontatu iguzu iru bertsotan izkirimiri bat, txiste bat. Ez du ajolarik gordin samarra bada ere, baldin txukun kontatzen badezu. Minutu bat dezu txistea aukeratzeko. Beraz minutu batean zai egongo gera.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador"

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ahezke hortan lenago omen da
apaiz haundi bat izana,
jendeari par einarazteko
nehoiz beldur etzana,
bein batez ere egin baitzuen
hark izigarriko lana,
prozisiora mendira joan ta
han gelditu zen etzana.

Ez dela egia dirudi horrek,
kasik ez daike sinetsi,
zer parrak ere zituen gero
jenderi eginarazi!
mendi-gainian etzanta ditu
harek bi begiak hetsi,
lokartu zen ta artzain zar batek
zapetak dazko ebatsi.

Goizean lokartu zen eta
iratzartu zen atsaldez,
akidurarik haundienean
aurkitzen baitzen harabez,
gero so egin bere anker ta
zapatarikan baterez,
hasi zen artzainer ea hura zen
herriko apeza galdez.