Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Manuel Olaizola "Uztapide"
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Manuel Olaizola "Uztapide"
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Anai-arrebak, ara neri zer
jarri diraten orain gai,
baserriko maiorezkua naiz,
neska danari egin dei,
nolabait ere baserriyari
eusteko esposatu nai,
danari galde egin diet nik
ta iñork ez du esan "bai".
Emen geienak egiten dute
basarria adoratu,
iya garaya etorri da ta
batere ez da goratu,
al dakizute ezkontzeko zer
ein bêr dan zait gogoratu?
lendabiziko bear ginuzke
baserriyak mejoratu.