Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Actuación
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Peñagarikano, Anjel Mari
Xabier "Euzkitze"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Xabier, ama izango zaitugu; eta Anjel Mari, semea. Anjel Mari, 30 urtetan zure gurasoen bizkarretik bizi izan zara. Gaur amak, aita eta biak 6 hilabeterako oporretara doazela esaten dizu.

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze:
Guk lan gehiegi egiten degu
gorputzarentzat kaltean;
oporretara goaz, semetxo,
ta pozez bete-betean.
Ez dit inporta bate
eta moldatu zaite
gu hona etorri artean,
bizia ezin pasako dezu
amatxoren gonapean. (bis)

Peñagarikano:
Aitortuko det zuen kontura
ederki bizi naizela,
hamaika aldiz esan izan dit:
"Gure Anjelito txepela".
Orain oporretara
hor doaz Holandara,
esan didaten bezela;
pake ederra emango dute,
azkar joan daitezela! (bis)

Euzkitze:
Alde egiteko esan diguzu
lotsagabe baten eran;
arrazoi dezu, zu utzi eta
gu urruti goaz hegan.
Oi!, semetxo maitea,
nik ez alde egitea
pensatzen nuen haseran...
Porru-patatatak egiten ia
zer moduz moldatzen zeran. (bis)

Peñagarikano:
Sei hilabetez bizi behar det
nere gurasoak gabe,
baina uste det ni banaizela
neure buruaren jabe;
utzi naute lagata
eta porru-patata
prestatuko det dotore.
Zuk bezain goxo prestauko ditut
gaizkiena eginda're. (bis)

Euzkitze:
Porru-patatak ta haragia,
ez pensatu denik broma,
baina tarteka nik telefonoz
hotsegingo dizut hona.
Ezkontza garairako
zu prestatu beharko;
hau da heziketa ona;
hartzen zaitunak ez du hartuko
edonolako gizona. (bis)

Peñagarikano:
Oporretara joan behar duela
hori da esaten duena;
joan zaitezte, badaukazue
semetxoaren baimena.
Pepi edo Begoña
ekarriko det hona,
oheratu behar detena;
sei hilabetez lasai eingo det
uzten ez didazutena. (bis)