Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal
Bertsoa entzun |
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sorozabal:
Nere lanaren berri nahi nion
herriari erakutsi;
oraindainoko marka guztiak
zabor biltzaileak hautsi.
Haundia zera, baina
lanean, alajaina,
bastante ardura gutxi;
nere eskultura ontzira eta
zakarrak lurrean utzi. (bis)
S. Lizaso:
Zuk diozunez, apurtu ditut
zeneduzkan esperantzak;
nere lanean ari nintzaden
eta sortu dira saltzak.
Nik egin dut neuria,
eta hau komeria!
Kulturak ditu akatsak,
zenbaitentzako artea dena
zaborra baita neretzat. (bis)
Sorozabal:
Honek kultura ez du estimatzen,
behintzat hala ematen du;
hori beretzat zaborra dala
lotsik gabe esaten du.
Nere lagun Lizaso,
ezetz lurretik jaso
edo ezetz lurretik kendu,
"coca-cola" lata balitz gisan
makurtu behar bazendu. (bis)
S. Lizaso:
Makurtzeari utzi genion,
tresna batek egiten du;
nik deskuido bat izango nuen
eta bera nabarmendu.
Bidearen erdian
ta erdi pikardian
traban zegon eta kendu;
errespetatu egingo nuen
firmatu izan bazendu. (bis)
Sorozabal:
Hori bezela, beste hainbeste
harri baditut guztira,
herrian zehar jarritakoak
jendearen ikusmira.
Harek nere izena
ta lehen abizena
hantxe jarri omen dira,
baina begiratu're egin gabe
bota zenuen ontzira. (bis)
S. Lizaso:
Ez ikaratu, harriz beteta
dago herriko kantera;
eta nahi dezun harri klasetik
han badaukazu aukera.
Puskatu dut lehengoa,
emanikan gogoa,
ezin konpondu atzera,
eta beste bat berdina egin
artista baldin bazera. (bis)