Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Aritz Lopategi
Bertsoa entzun |
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Aritz Lopategi
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Lopategi:
Kafe tragua hartzen zu beti
zara kristoren tximista,
hargaitik zuri gaizki esaten
ezin naiteke arriska.
Sekulako propina
gozo ta atsegina,
emate'idazu artista;
edadez zaharra izanagatik
ez zara hain egoista. (bis)
J. Enbeita:
Lehen bakarrikan etorten ziren
hiru moja ta bi apaiz;
zorionean, ene mutila,
zu azaldu zinan garaiz.
Eskupeko ugari,
zure lanaren sari
eskaini izan dizut maiz;
zure irria ikusi eta
neu ere gaztetuten naiz. (bis)
A. Lopategi:
Zuk eman eta nik berehala
estimatzen dizut ozen,
eta honela urte askotan
biok konpondu gaitezen.
Propina ematera
zu beti goitik behera
etortzen bait zara zuzen;
eta luzaro bizi zaitela
besterik ez dut eskatzen. (bis)
J. Enbeita:
Oso gustoko eta atsegin
niretzat zure patxara;
gorputza iger baina oraindik
gazte baidaukat ganbara;
eskupeko gozua
ta ahal bada musua
edo berdin besarkada;
beste zahar hoiei pakean utzi,
biok konponduko gara. (bis)
A. Lopategi:
Zu tabernara ailegatzean,
beti jartzen dut arreta;
propinatxoa daukazulako,
hortxe, neretzat gordeta.
Eskuakin hartuta,
ezin dezaket uka;
naukazu pozez beteta,
neure amonak baino gehiago
ematen didazu eta. (bis)
J. Enbeita:
Zeinen samurki belarrietan
sartzen dan zure esana;
zerbitziala, dotorea ta
gainera oso otzana.
Hola saiatuz gero
gu biok egunero,
ene gaztetxo laztana,
gazte eginda aterako naiz
zahar einda sartu nintzana. (bis)