Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1993-11-07 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Mikel Mendizabal
1993-11-07 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Mikel Mendizabal
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mendizabal:
Hirurogei badauzkat...
zenbat urte, pentsa!
eta diru aldetik
ez naiz aberatsa.
Ametsetan lo egin
ta gustora altxa:
pozik daramat goiza
ta pozik arratsa,
ilusioa baita
bizitzaren gatza.(bis)
Elizagoien:
Ni tristerik nago ta
zu zaudela alai;
alaitasunerako
ni ez nauzu gaur gai.
Ez gera bizitutzen
patxadan ta lasai,
langabezia ere
daukagunez nunahi;
hola sufritzekotan
ez nuke bizi nahi.(bis)
Mendizabal:
Bainan anima zaitez,
aizu lagun, hara!:
zure bizimodua
ez baita akaba,
mugitu zaitez pozik
honuntz eta hara;
zahartzea eskorentzat
hain gogorra bada,
zahartutako gaztea
okerragoa da.(bis)
Elizagoien:
Animoak ematen
nahiz zauden jarria,
mundutik joateko
badut egarria,
oso beltza baitaukat
nere etorria:
etsaien esku dago
gaur Euskal Herria.
Nola iretsiko dut
hain une larria?
Mendizabal:
Barruko ilusioa
da denaren giltza,
eta horren ihesi
alperrik zabiltza.
Nik esperientzia dut
ta badut jakintza;
zuk ipini indarra,
hori da baldintza
biok goza dezagun
elkarren bizitza.(bis)
Elizagoien:
Nahiz ta bizitzeko nik
banuen enpeino,
hemen eman digute
hainbeste engaino:
gazte jendea sartu
dute lurperaino;
nere bihotz barruan
badut hainbat laino...
lurpean nahiago dut
hola bizi baino. (bis)