Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Actuación
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Lopategi, Aritz
Sorozabal, Jokin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bi emakume zarete zuek. Zuen lantokian gizonezkoen lan bera eginagatik, soldata gutxiago jasotzen duzue.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Jokin Sorozabal

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Lopategi:
Biok hartu genuen
laneko bidea,
baina ez da sanoa
hemengo aidea;
berdina izan arren
abilidadea,
gizonak hartzen dute
soldata doblea;
hau da gaur egun dugun
igualdadea! (bis)

Sorozabal:
Gizarte hau behin hola
egin zan eratu;
ez zuten oso bide
ona aukeratu;
gu behintzat oso pozik
ez gera geratu;
hau lehenbailehen beharko da
ederki aldatu.
Nahiz berdin irabazi
desberdin kobratu. (bis)

A. Lopategi:
Biok eduki arren
langile tankera
eta berdin lan egin
besteekin batera,
soldatan be nahiko
alde ba ote da?
Baina hau aldatzeko
goitik eta behera,
guazen patroiarekin
berba egitera. (bis)

Sorozabal:
Emango dizu oso
erantzun gordina
ta damutuko zaizu
hari hitzegina,
gauza hoietan hura
baita ezjakina.
Guk gutxio kobratzen
nahiz ta lan berdina,
nunbait triunfoa ez da
guretzat egina! (bis)

A. Lopategi:
Nagusi horrek dauka
dana bizioa;
nola amaituko da
gure sesioa?
Andrek ere badugu
nahiko anbizioa;
gauzak aldatzeko hau
da okasioa,
ta egin daigun andren
reboluzioa. (bis)

Sorozabal:
Orain asmatu dezu
zuk bete-betean,
lagunduko dizut nik
zu hara joatean,
eta kolpe bat eman
haiei bibotean,
bestela hola segi
behar hainbat urtean,
agintean gizonak
dauzkagun artean. (bis)