Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jokin Sorozabal
Bertsoa entzun |
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jokin Sorozabal
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.Enbeita:
Era honetan hautatzeari
ezin diot egin uko,
baina argitu nahi ditut gauzak
berandu izan orduko:
inguruan den lankidegoa
ipini nahi dut lekuko,
orain arteko hartu emanak
ez dirala aldatuko. (bis)
Sorozabal:
Enkargatua jarri dute ta
nik kopetik ezin beztu;
izan ere gu lagunak ginan,
hori ezin leike ahaztu;
baina gaur gauzak aldatu dira
eta ez ditzagun nahastu;
-berorrek zerbait nahi duenean
eskatu besterik ez du-. (bis)
J. Enbeita:
Gu elgarrekin ibili gara
lan berdinean luzaro,
orain zu behean eta gainetik
gidari bezala nago;
nahiz eta sarri beste batengan
agintzea izan nahiago,
zuk zeure lana bete ezkero
problemarikan ez dago. (bis)
Sorozabal:
Diplomaziaz ikusten degu
osatzen dala konpleto,
pazientzia ere badauka
gauzak txukun esateko:
nik nere lana bete ezkero
izango dala hobeto...
Orain ni nago lanerako ta
hau itxurak egiteko. (bis)
J. Enbeita:
Beraz gaurdanik egin behar dut
besteen lana ikusi;
itxura horri erantzunikan
nahi dizut adierazi:
disimulu ta hautumaututan
zirika ez zaite hasi,
edo bestela esan beharko dut
nor dugun hemen nagusi. (bis)
Sororozabal:
"Ni naiz nagusi" esaten badu
honek intentzio pranko,
zuzendariak hautatu baitu
hau enkargatutzarako,
ta horregatik bere esana
nik zintzo bete beharko;
ez bizkorrena zalako, baizik
merkeena bera zalako. (bis)
J. Enbeita:
Nik uste bezain garbi ez duzu
laguna zeure barrena,
ta zirikadaz mingaina ere
ez duzu bate herrena.
Esaten dizut, ez zaite hasi
neri jo nahirik "arrena".
Onean oso gizon ona naiz,
baina txarrean txarrena. (bis)
Sorozabal:
Estimatzen det gauzak hain garbi
dizkidazulako esan,
komeni zen da gaur hemen gauzak
garbi ulertu genitzan.
Aukera egin beharrekoa
une hau dezu bizitzan:
nere laguna jarraitu edo
haren monagilo izan. (bis)